Ba Maw
| Ba Maw | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ma-ubin (en) |
| Herrialdea | Britainiar Birmania |
| Heriotza | Yangon, 1977ko maiatzaren 29a (84 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kalkutako Unibertsitatea University of Yangon (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Ba Maw (birmanieraz: ဘမော်, ba̰ mɔ̀ ahoskatua; Maubin, Britainiar Raj, 1893ko otsailaren 8a – Yangon, 1977ko maiatzaren 29a) birmaniar abokatu eta politikaria izan zen. Lehen ministroa izan zen Myanmarri independentzia partziala eman zitzaionean, 1937 eta 1939 bitartean. Birmaniako erregimenaren autoritate gorena izan zen japoniarren okupazioaren garaian Bigarren Mundu Gerran (1939-1945).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ba Maw Maubinen jaio zen. Ba Maw jatorri mistoko bamar-mon familia batetik zetorren,[1] jakintsu eta abokatu asko hazi zituena. Bere anaia zaharrenetako bat, Ba Han (1890-1969), abokatua, legelaria eta lexikografoa izan zen. Kristau hezia, budismora bihurtu zen herrialdeko budisten konfiantza lortzeko.[2]
1924an, Ba Maw doktoregoa lortu zuen Bordeleko Unibertsitatean. Ba Maw doktore-tesia frantsesez idatzi zuen Birmanian budismoak zuen eraginari buruz.
1920ko hamarkadatik aurrera, Ba Maw abokatu izan zen eta Birmaniako politikan interesatu zen kolonia garaian.
1931. urtean, Saya San buruzagi matxino defendatu zuenean ospetsu bilakatu zen. Saya San 1930eko abenduan matxinada fiskal bat hasi zuen, berehala britainiar agintearen aurkako matxinada nazional bihurtu zena. Saya San, atxilotu, epaitu, kondenatu eta urkatu egin zuten.
1930eko hasieran, Ba Maw Birmaniako autonomiaren defendatzaile irekia bihurtu zen. Birmania koloniala Indiatik banantzearen printzipioaren aurka agertu zen, baina geroago babestu egin zuen. Hezkuntza ministro izan ondoren, lehen gobernuburu izan zen (edo agian Birmaniako premier egokiena, britainiar kolonia garaian) 1937tik 1939ko otsailera.
Ba Maw 1943an bihurtu zen estatuburu, japoniarrek birmaniar gobernu bat sortu zutenean Birmaniako japoniar okupazioaren garaian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Cady, John Frank. (1958). A History of Modern Burma. Cornell University Press, 317 or. ISBN 9780801400599..
- ↑ (Ingelesez) Ling, Trevor Oswald. (1979). Buddhism, imperialism and war: Burma and Thailand in modern history. Londres: Allen & Unwin ISBN 978-0-04-294105-9..