François-Noël Babeuf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Babeuf» orritik birbideratua)
François-Noël Babeuf

(1794)
Bizitza
JaiotzaSaint-Quentin1760ko azaroaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVendôme1797ko maiatzaren 27a (36 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Marie-Anne Babeuf (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, artxibozaina eta politikaria
Izengoitia(k)Gracchus Bab
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaConspiracy of the Equals (en) Itzuli

François-Noël Babeuf, ezagunagoa Gracchus Babeuf izenez, (Saint-Quentin, Pikardia, 1760ko azaroaren 23a- Paris, 1797ko maiatzaren 27a) frantses iraultzailea izan zen, Marx eta Engelsen arabera komunismoaren aitzindaria. Frantziako Iraultzan parte hartze nabarmena izan zuen eta bereziki berdinzaletasunaren alde jardun zuen. Berdintsuen konjurazioan prestatu zuen, iraultza aurrera eraman eta bere ideiak gauzatzeko, baina salaketa baten ondorioz bere planak abina jarri baino lehen atxilotu eta 1797an exekutatu zuten.

Berdinen manifestua, 1795[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪Betidanik esan izan zaigu azalkeriaz: gizakiak berdinak dira; eta betidanik ezberdintasunik negargarriena gizasemeengan dago. (...) Guk hemendik aurrera berdinak bizi eta hil nahi dugu, halaxe jaio gara eta.

(...) Ez dugu "Gizakiaren Eskubideetan" idatzitako berdintasuna bakarrik nahi; gure artean nahi dugu, gure etxearen teilatupean. Hori lortzeko guztirako prest gaude. (...) Ondasunak banatzea eskatzen dugu (...) Kito jabetza indibiduala; lurra ez dadila inorena izan; haren emariak guztionak izango dira.

Gizakien artean ez dadila beste alderik egon adina eta sexua baino; guztiok dauzkagu behar eta gaitasun berdinak. Denontzat heziketa eta elikadura bera egon dadila. Lur eta aire bera dago denontzat. (...) Frantziako herria (...) aitortu eta aldarrikatu gurekin batera berdinen errepublika.≫

François-Noël Babeuf, "Berdinen manifestua", 1795

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François-Noël Babeuf Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.