Babiloniar Inperioa
- Babilonia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Babilonia (argipena)»
| Babiloniar Inperioa | |||
|---|---|---|---|
| K.a. 1792 – K.a. 539 | |||
| Monarkia | |||
Babiloniar Inperioa berdez | |||
| Geografia | |||
| Hiriburua | Babilonia | ||
| Kultura | |||
| Hizkuntza(k) | amorrera, kasitera, akadiera | ||
| Erlijioa | Politeismo | ||
| Historia | |||
Babilonia edo Babiloniar Inperioa Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, kokatutako estatua izan zen, Sumeria eta Akadeko eskualdeen bateratzearekin sortu zena. Inperioaren izena izen berdina zuen Babilonia hiritik zetorkion. Hiri honi buruzko lehen aipamena K.a. XXIII. mendekoa da.
K.a. 1700. urte inguruan (Brontze Aroan), Babiloniak hiriko erregeak, Hammurabik, Mesopotamia osoa eta iparralderago zeuden beste hiri batzuk konkistatu zituen, eta horrela Babiloniako inperioari hasiera eman zion. Babiloniarrek Mesopotamiako kulturaren jarraitzaile izan ziren inguruko herrietan izugarrizko eragina izan zuten.
Batzuetan beste herri batzuen menpe egon bazen ere, Babilonia hiri garrantzitsua izan zen 1.500 urtez. K.a. 600. (dagoeneko Burdina Aroa) urte ingurua izan zuen garairik oparoena. Garai horretakoak dira, hain zuzen, "Babiloniako lorategi esekiak".
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babiloniar Inperioa baino lehen, Mesopotamiako lurraldeetan bi talde etniko nagusi ziren, Sumertarrak eta Akadiarrak. Lurralde hau baliabide naturaletan aberatsa izateaz gain, merkataritzarako estrategikoki kokaturik zegoen.
Antzinako Babiloniako legealdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. XIX. mendean, sumertarrak Ur-III dinastian zeudelarik, Eufrates ibaiaren mendebaldetik zetozen semita amorritak ia Mesopotamia osoa okupatu zuten eta kontrola hartu zuten. Han, euren legea ezarri zuten eta gobernua sortu. Lehendabiziko urteetan, gobernua Isin hirian kokatu zuten. Hiru mende geroago, K.a. XVIII. mendean, gobernu monarkiko bat sortu zuten Babilonia hirian.
Babiloniarrek salerosten zuten mendebaldeko herriekin eta eragina izan zuten haiengan. Babiloniako tropek eta ofizialek Siria eta Kanaan zeharkatzen zuten. Geroxeago, kolonialista amorrita talde bat Babilonian jarri zen bizitzen salerosteko xedearekin.
Sumerreko seigarren subiranoa zenak, Hammurabik, K.a. XVII. mendearen hasieraren inguruan Mesopotamiari nagusigoa kendu zion Babilonia hiriaren mesederako. Horrexegatik, Hammurabi Babiloniako lehen erregetzat hartzen da.
Babiloniarrek euren erregea Marduk jainkoaren ordezkari eta Babilonia hiria hauek koroatu behar zituzten hiri sakratua zela uste zuten. Erregeek goberna zezatela bermatzeko, burokrazia ezarri zuten, gobernu zentralista eta sistema zergadun bat garatuz.
Babiloniaren sorrerak literatura berpizte bat ekarri zuen.