Baby boom

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baby boom Bigarren Mundu Gerraren amaiera ondoren sortu zen ingelesezko izendapena edo esapidea da, eta 1946tik 1964ko amaierararte jazo zen jaiotza tasaren hazkunde itzela izendatzeko erabiltzen da.

Hego Euskal Herrian 1957tik 1977ra doan jaiotza tasa hazkunde handienaren aldia deitzeko erabiltzen da, ordurarteko biztanleriaren hazkundean eragin handia izan zuelarik. Frankoren diktaduraren ondorioz Hego Euskal Herria eta Espainian prozesu honen gainontzeko Europa nahiz AEBekiko bataz besteko hamar urteko atzerapena izan zuen. Ipar Euskal Herria eta Frantzian berriz, jaiotza tasaren hazkundearen aldia 1947tik 1963ra eman zen.

Ondorioz, aldi honetan jaiotako pertsonei eta belaunaldiari baby boom belaunaldia edota baby boomerrak izenez izendatzen zaie.