Edukira joan

Baccara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baccara
Mayte Mateos (ezkerrean) eta Maria Mendiola (eskuinean), Baccara bikoteko jatorrizko kideak
Datuak
JatorriaVenus
Musika motapop, disco
Urteak1976-1981
Produkzioa
Diskoetxea(k)RCA
Bertelsmann Music Group
RCA Corporation
EkoizleaFrank Dostal, Ralf Soja
Taldekideak
Mayte Mateos, Paloma Blanco, Cristina Sevilla, Helen de Quiroga
Lehengo taldekideak
Maria Mendiola, Marisa Perez, Jane Comerford
Informazio gehigarria
www.baccara-oficial.com
IMDB: nm3701409 Facebook: BaccaraOfficial Twitter: BaccaraOficial Instagram: baccaraoficial Youtube: UCIRJ8MotVzQXJCvNBtppFdA Spotify: 4dn4KQgTE4P3jrwa3iIVzQ iTunes: 16279268 Musicbrainz: 07d64456-0220-4fb3-b6bf-bb9707b4eefb Songkick: 274783 Discogs: 70244 Allmusic: mn0000061871 Deezer: 11596 Edit the value on Wikidata

Baccara 1977 urtean sortutako musika bikotea izan zen. María Teresa "Mayte" Mateos (Logroño, 1951ko ko otsailaren 7a) eta María Mendiola (Madril, 4 de abril de 1952ko apirilaren 4a - Ib. 2021eko irailaren 11) ziren taldekideak.

Bi taldekideak Televisión Española telebista kateko balletean lan egiten zutenean ezagutu zuten elkar, eta 1976an Venus izeneneko bikote musikala sortu zuten. 1977an, Fuerteventurako hotel batean ari zirela Venuskoak kantatzen, Hanburgoko RCA diskoetxeko ekoizle batzuek proposamen serioa egin zieren, eta Baccara pop bikotea sortu zuten eta Yes Sir, I Can Boogie lehenengo singlea ekoitzi zietelarik Alemanian. Abestia mundu osoan arrakasta izan zen 1977an eta gero hit iraunkorra bihurtu zen. Nazioarteko arrakasta gehiago izan ziren, besteak beste: Sorry, I'm a Lady, "Darling" eta "The Devil Sent You to Lorado", eta horien gaztelaniazko bertsioa, El diablo te mandó a Lorado.

Banaketaren ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau urte elkarrekin eman eta lau disko argitaratu ostean, 1981ean eten zen Baccararen bide originala. Harrezkero, kantari bakoitza Baccara gisa aritu izan zen, eszenatokiko kide berriekin.

Mayte Mateos 12 eszenakide ezberdinekin aritu da 1983az geroztik. Cristina Sevillarekin batera, Suediako Melodiefestivalen [1] parte hartu zuen 2004an, "Soy tu Venus" abestiarekin. 2005az geroztik, Mateos Paloma Blancorekin aritzen da eszenatokian.

Mendiola Marisa Pérezekin aritu zen 1985etik 2008ra. 'New Baccara' izen artistikoarekin, Mendiolak eta Pérezek grabatu zituzten abestien artean daude: "Talisman", "Fantasy boy" [2], "Call me up", 'Touch me".

2011tik 2021ean hil zen arte, Mendiola Cristina Sevillarekin aritu zen (aurrez Mayte Mateosen eszenakide gisa lan egin zuen 1999tik 2004ra). Mendiolak eta Sevillak elkarrekin "I belong to your heart" [3] diskoa grabatu zuten 2017an.

2022tik Cristina Sevilla Helen de Quirogarekin batera aritzen da. Sevillak eta de Quirogak bi single grabatu zituzten, "Don't let this feeling go away" [4] 2022an eta "When I'm with you" [5] 2023an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]