Baccara komandantea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baccara komandantea
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Baccara komandantea Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da. Film saileko III. Atalean agertzen da.

Baccara Errepublika Galaktikoko armadako 1138. komandantea zen. Gizaki honek 1,83ko altuera zuen eta bere jatorria Kaminon zuen. Zenbait alditan Ki Adi Mundiren aginduetara zerbitzatu zuen (bere ezizena jarri ziona), azken aldiz Mygeeto planetan. Han jaso zuen 66 Agindua zuzenean Palpatine Enperadoreagandik.

Zalantzarik egin gabe, Jedi jenerala hiltzea agindu zuen. Ki-Adi Mundik azkar erreakzionatu zuen zer gertatuko zen nabarituta, zenbait tiro desbideratuz, baina tiro horiek, jarraikakoak zirenez (Jedien ahulgune bakarra), azkenean Jedia hil zuten, gupida eta errukirik gabe bere klon soldadu propioen esku hil zena.

Jedi jenerala hil ondoren, Baccara komandanteak Mygeetoko guduarekin jarraitu zuen, separatistak suntsitu arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]