Bach loreen sendabideak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bach loreen sendabideak Edward Bach ingeles sendagileak 1920-30eko hamarkadetan garatutako gogo-aldarte txarrak gainditzeko brandy eta urezko 38 soluzio dira, lore-materialen muturreko diluzioak dituztenak (1:144 proportzioan). Sendabide bakoitza oinarrizko giza emozio bati dagokio, eta sendabidea hartzeak emozio negatiboak gainditzen laguntzen ei du. Bach doktoreak azaldu zuenez, lore-hostoetako ihintzak landarearen ustezko propietate sendagarriak irozotzen ditu.[1] Bach loreen soluzioen saiakuntza klinikoen azterketa sistematikoek ez dute, plazebo eraginaz gain, eraginkortasunik frogatu.[2][3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bachek bere sendabideak 1930eko hamarkadan garatu zituen. Carl Gustav Jungen irakaspenen jarraitzaile gisa, landareak, berak adierazi zuenez, "intuizioz" hautatu zituen, zein "arimaren adigai arketipiko on" ordezkatzen zuten. Bera 1936an hil ostean, hasieran, terapia ia desagertu egin zen.

1970eko hamarkadaren amaieran, Bachen lore-terapia Wulfing von Rohr kazetari esoterikoak sendabideak suspertu eta ezagutarazi egin zuen, eta, ondoren, Hanburgoko Mechthild Scheffer sendagile alternatiboak (Heilpraktiker) merkaturatu zuen. 1980ko hamarkadaren erdialdean aleman hizkuntzako herrialdeetan nahiko ospetsu bihurtu ziren, kazetaritza horiaren bitartez eta, 1995eko ekainean, Sat.1eko Schreinemakers Live elkarrizketa-saio ospetsuko hiru ediziotan jarraian agertuz.[4] Saioak igorri osteko egunetan, Bachen lore-sendabideen eskaria botiketan hiru eta hamar aldiren artean igo zen. Bach Etxeak hilean 80.000 galde idatzi jaso zituen; telesaioak eman aurretik, 1.000 galde eduki ohi zituzten.[5]

Bach loreen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agrinomy (Usu-belarra) Aurpegi alaiaren atzean buruko oinazerako. Norberak bakoitza benetan den lez izatea onartu. Sentimenduak era irekian eta egiazko moduan komunikatzeko. Auto-onarpena eta benetako barne poza sustatzeko. Gehiegizko pozaz "ezkutatuan" dauden arazoei, antsietateari aurre egiteko indarra ematen du.
  2. Aspen (Lertxuna) Jatorri ezezagunaren beldur edo antsietaterako. Gauza ezezagunei aurre egiteko konfiantza areagotzen du. Kontzeptu erlijioso, esoteriko, mundu espiritual gorenak esploratzeko beldurrak uxatzen ditu eta euren ulertzea hobetzen du.
  3. Beech (Pagoa) Intolerantziarako. Gainerakoentzako etengabeko kritikak eta haserrea. Besteen gaitasun positiboez ohartzeko eta desberdintasunen eta inperfekzioen onarpena. Inoren portaeraren aldera tolerantzia, errukia eta barkamena sustatzen ditu.
  4. Century (Belarmina) Pertsona lagunkoiak "ezetz" esaten ez dakitenentzako. Inoren mendean jartzea, norberarekin borondate eza. Norberaren ikuspuntua defendatu eta adierazteko barne indarra ematen du, besteen iritzien eraginetik aldentzea. Laguntzarako ahalmena buruz buru eta independentzia.
  5. Cerato (Plunbagoa) Norberarenganako etengabeko zalantza. Izaera tinkotzeko, norberaren senean fedea eta segurtasuna hartzeko eta bakoitzaren egiazko pentsaera jakinarazteko adorea. Desorientazioa ezabatzeko eta erabakien independentzia sustatzeko.
  6. Cherry Plum (Gerezi-aranondoa) Lasaitasuna, bakea, oreka eta norberagan konfiantza, beldur okerrenak kontrolagarriak direla pentsatzeko arrazoizko sinesmena. Kontrolik eza, tortura fisiko eta psikikoak gainditzen laguntzen du.
  7. Chestnut Bud (Indigaztainondo-kimua) Zailtasunak norberaren akatsetik ikasteko, bizitzaren eskarmentutik irakaspenak barneratzeko. Orainaldian arretaz bizitzeko.
  8. Chicory (Txikoria) Posesibotasuna, auto-gupida eta auto-arreta. Baldintzarik gabeko maitasuna sustatzen du. Ezer trukean espero gabe ematean, euren ingurukoei diren bezala izaten eta hazten uzten zaie.
  9. Clematis (Aihenzuria) Etorkizunaz ametsetan orainaldiari arreta eskaini barik. Ideien burujabetza, oinak lurrean edukitzeko. Orainaldian eta etorkizunean jakin-mina eta arreta jartzea.
  10. Crab Apple (Sagarmina) Bere itxurapenari gorroto dio, garbiketarekin obsesio, lore hau ikuzgarria da gauzak ikuspegi egokitik ikusteko. Barne garbitasun sentsazioa eta gorputzaren auto-onarpena zein munduaren ikuspegi garbia ahalbidetzen du.
  11. Elm (Zumarra) Erantzun beharrez estututa eta behar larregiagatik adorerik gabe dagoenentzako. Estresa eta presioa ondo kudeatzeko eta norberaren konfiantza eta fedearen berreskuratzea. Gaitasuna gehiegizko lana ordezkatzeko eta jakin noraino heldu daitekeen.
  12. Gentian (Errosta mingotsa) Bizitzaren ondorioak onak izango direla eta berriz saiatzeko indarra ematen du, zailtasunak gaindituak izango direla sinetsiz. Helburuak jarraitzen laguntzen du irmotasun eta konfiantzaz. Pentsamendu ezezkoak desagertzen dira.
  13. Gorse (Otea) Itxaropenarena, gogoa, eta bizi gogoaren berrezarpenerako eta prozesu horren parte hartzea bermatzen du. Gauzak ondo joango direnaren sinesmena eta borroka gogoa sustatzeko arazo mental, fisiko edo sozialak izan arren. Bide berriak barneratzeko ausardia.
  14. Heather (Txilarra) Barne eta kanpo entzumena. Barne lasaitasuna eta nork bere burua aski izate emozionala, besteen arreta zentroa izan gabe. Besteenganako enpatia eta axola.
  15. Holly (Gorostia) Maitasuna. Maitatua izatearen sentimendua eta besteengan sinestea eragiten du. Errukia unibertsala eta bihotz zabaldura.
  16. Honeysuckle (Atxaparra, sasiama) Oraina bizitzea, aldaketak eta garapena onartuz. Orainaldiaren aukerak ikustea, gaurkoan ere hautabideak daudela ikustea.
  17. Hornbeam (Xarma) Bizitzeko kemena, gogoa eta axola. Eguna, esperientzia goxo gisa hartzen da lan ikaragarri baten ordez.
  18. Impatiens (Himalaiako baltsamina) Pazientzia, onarmena eta bizitzaren erritmoaren egokitzapena. Ulermena eta diplomazia. Barne lasaitasuna.
  19. Larch (Laritza, alertzea) Norberaren gaitasun eta trebetasunetan sinestea. Autoestimazioa igotzean, ekimentsuak izaten laguntzen du eta hutsegiteetan ez kezkatzea. Gertaerak benetako moduan ikustea.
  20. Mimulus (Tximino-lore horia) Besteekiko komunikazio hobea. Erronkak gainditzeko ausardia. Euren kaxara bakarrik moldatzeko gai dira inolako beldurrik gabe.
  21. Mustard (Basa-ziapea) Amets ilun eta sakon batetik emeki esnatzea. Zoriontasuna eta bizi poza. Egunak, ilunak zein argitsuak izan, lasaitasun eta orekaz bizitzeko.
  22. Oak (Haritza) Norberarenganako begirunea berreskuratzeko, erantzukizunei mugak jarriz eta gatazkak noiz eten jakinez. Honek, atsedenaz eta inguruko pertsonez gozatzeko onartzea dakarkio.
  23. Olive (Olibondoa) Kemena, indarra eta bizitzarekiko ardura. Gorputza entzuteko ahalmena eta honen muga eta beharrak ezagutzeko gaitasuna bideratzen du. Gorputz biziberritu eta elikatua sustatzen du.
  24. Pine (Pinua, lerra) Kexa, axola eta norberarekiko onarmen zuzena. Erruaren gainetik dagoen benetako damutzea. Barkatzea, onartzea eta iragana joaten uzten laguntzen du.
  25. Red Chestnut (Indigaztainondo gorria) Zentzuzko kezka eta objektiboagoa. Etorkizunarekiko lasaitasuna, itxaropena eta bakea. Besteengan ideia baikorrak zabaltzeko gaitasuna, egoera zailenetan aurkituta ere.
  26. Rock Rose (Eguzki-arrosa) Gogo-aldartea lasaitzen du. Izuarekiko perspektiba eta neurria egokitzea. Egoera balioesteko ahalmena. Egoera zailetan laguntzea, norberarentzako asmatzen duen arriskua ahaztuz.
  27. Rock Water (Haitzaren iturburuko ura) Eredu gorenak mantentzeko abilezia ematen du modu lasaiagoan. Malgutasun fisiko eta mentala. Mundu emozionalarekiko harremanak arintzen ditu.
  28. Scleranthus (Urteroko harila) Erantzun azkar eta zuhurrak emateko gaitasuna. Izaeraren irmotasuna. Kontrakoen integrazioa sustatzen du, erabakiak ahalbidetuz. Bizitzaren helburuak argitzen dira. Antagoniko aukeren balioztatzea. Barne oreka.
  29. Star of Betlehem (Oiloesnea) Zauriaren onarmena eta sendatzea. Bakea eta kontsolamendua. SHOCK-ak eraginez kolpatutako sare energetikoa berritzea. Shock edo trauma baten ondoren, egoera emozionala lasaitzen eta arintzen du.
  30. Sweet Chestnut (Gaztainondoa) Etorkizunaren eta ondorengo birjaiotze sentimendua onartzea. Baikortasuna eta bakea. Tunel ilunaren bukaeran argia ikustea. Beheko sakontasunetik azalera igeri egitea. Berriz hasteko ausardia eta fedea sustatzen du.
  31. Verbain (Berbena) Besteen iritzi eta erabaki berezkoak onartzeko. Pasiozko energia karismatikoa eta ideal eta sinesmen irmoak ere baina malgutasunez.
  32. Vine (Mahatsondoa) Norberaren ahultasunaren bitartez errukia eta enpatia sustatzen du. Onura berekoi gabeko zerbitzua. Besteen indibidualtasunarekiko jasankortasuna. Trebetasuna eta indarra era baikorrean erabiltzea laguntzen du.
  33. Walnut (Intxaurrondoa) Aldaketari moldatu ezin eta kanpoko kalteetatik babestea. Egoera berrietara egokitzeko. Iraganarekin puskatuz zerotik hastea. Adore, ausardia, kemena.
  34. Water Violet (Ur-bioleta) Harrokeria, ardurarik eza, zorroztasuna, bakardadea eta isolatzea gainditzeko. Maila sentiberagoan bizitzea. Besteen konpainiaz gozatzea, harreman adiskidetsuagoak mantenduz. Ezagutza, balioen eta jakituriaren transmisioa ahalbidetzen du. Besteentzako maila berean eredugarri suertatuko dena. Ulermen, tolerantzia, baretasuna eta enpatia.
  35. White Chestnut (Indigaztainondoa) Etengabeko errepikapen bizkorra pentsamendu, argudio eta irudi, ezin desiratuzkoak, onartezinarekin. Lasaitasuna, onura eta gogozko sosegua lortzeko pentsamenduak modu konstruktiboan erabili eta bide batez arazoei irtenbidea aurkitzeko. Pentsamendu argiak eta kontrolpean edukitzeko.
  36. Wild Oat (Olo gaiztoa) Norberaren bizitzaren norabidearen zalantzarako. Osorik sentiarazteko eta nahiak beteko dituen bokazioa eta bidea aurkitzea. Trebetasun eta gaitasunak era bultzatzailean erabiltzea. Barne ahalmena indartzeko eta onartzeko.
  37. Wild Rose (Basa-arrosa) Noraez, etsipen eta gogo faltarako. Bizipoza, norberaren bizitzarenganako ardura eta bizitza aldatzeko egin beharreko urratsak emateko ekimena.
  38. Willow (Sahatsa) Auto-erruki eta erresuminerako. Aspaldiko bidegabeko kontua barkatu, onartu eta ahaztuz bizitzaz gozatzeko. Norbere bizitzaren egoera eta arduraz birjabetzea modu baikorrean. Besteei egozten zaizkien zailtasunen erruez jabetzea.

Rescue Remedy: Rock Rose, Impatiens, Cherry Plum, Star of Bethlehem eta Clematisaren nahastura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) D. S. Vohra. (2002). Bach flower remedies: a comprehensive study. New Delhi: Health Harmony, 258 or. OCLC .428012690.
  2. (Ingelesez) Thaler K, Kaminski A, Chapman A, Langley T, Gartlehner G. (2009ko maiatzaren 26a). «Bach Flower Remedies for psychological problems and pain: a systematic review» BMC Complement Altern Med 9: 16.  doi:10.1186/1472-6882-9-16. PMID 19470153..
  3. (Alemanez) Ernst E. (2002). «"Flower remedies": a systematic review of the clinical evidence» Wiener Klinische Wochenschrift 114 (23–24): 963–966..
  4. Colin Goldner: Die Psycho-Szene, 2000, S. 160.
  5. Ulrich Arndt: Der Boom der Blüten. zuletzt zugegriffen am 19. Dezember 2017.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]