Bacillus cereus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bacillus cereus
Bacillus cereus 01.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacteria
FilumaFirmicutes
KlaseaBacilli Bacilli
OrdenaBacillales Bacillales
FamiliaBacillaceae Bacillaceae
GeneroaBacillus
Espeziea Bacillus cereus
Datu orokorrak
Gram tindaketa Grampositibo

Bacillus cereus Bacillus generoko bakterioa da, janari-intoxikazioak eragin ahal dituena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacillus cereus bakterio Gram positiboa da, anaerobio fakultatiboa. Mugikorra da eta Bacillus guztien antzera endosporak sortzeko gaitasuna du. Endosporak erresistentzia handiko egiturak dira, bakterioa bizirik eta sor egoeran mantentzen dutenak ingurugiroko baldintzak oso gogorrak eta aurkakoak izan arren. Bacillus cereus-en kasuan endosporak zelularen erdialdean sortzen dira eta ez dute zelula desitxuratzen.

Odol-agarrean hazten denean bakterio honek beta-hemolisia eragiten du (eritrozitoen hemolisia burutzen du).

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacillus cereusek garrantzi handia dauka elikagaien mikrobiologian, janari-intoxikazioak eragiten dituelako. Horretarako, baina, kopuru handietan egon behar du elikagaietan.

Endosporak sortzen dituenez, bakterioak bizirik iraun dezake sukaldean elikagaiak ondo kozinatzen ez baldin badira (janariak 100 °C-tik behera egosten badira, elikagaietan dauden esporak ez dira deuseztatzen). Gaizki kozinatu ondoren janariak ez badira hozkailuan sartzen, eta inguruko tenperaturan uzten badira, esporak hozitu eta bakterio berriak agertuko dira, janari-intoxikazioa sortuko dutenak.

Bacillus cereusek bi exotoxina (enterotoxinak) ekoizten ditu: bata termoegonkorra da, bestea termolabila. Bakterioak sortzen dituen intoxikazioak gastroenteritis arina eragiten du: tripako mina, beherakoak, goragaleak eta okak dira intoxikazio horren sintoma nagusiak.

Toxina termolabila sortzen duenean, bakterioak gastroenteritis diarreikoa eragiten du, beherakoak izanik sintoma nagusia. Toxina termoegonkorra sortzen badu, gastroenteritis emetikoa agertzen da, gehienbat okak eragiten dituena [1]

Kasu bietan intoxikazioa ez da larria, eta berez sendatzen da 2-3 egunetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ingraham, J; Ingraham, C: Introducción a la Microbiologia, vol. 2: 567