Bacillus thuringiensis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bacillus thuringiensis
Bacillus thuringiensis.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacteria
FilumaFirmicutes
KlaseaBacilli
OrdenaBacillales
FamiliaBacillaceae
GeneroaBacillus
Espeziea Bacillus thuringiensis
Datu orokorrak
Gram tindaketa Grampositibo

Bacillus thuringiensis Bacillus generoko bakterioa da, intsektu batzuen parasitoa dena. Ishiwata Shigetane biologo japoniarrak deskribatu zuen lehenbizikoz 1901ean [1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacillus thuringiensis bakterio Gram positiboa da, bazilo itxura duena. Aerobioa da eta -Bacillus guztien antzera-endosporak sortzeko gai da. Endosporak erresistentzia handiko egiturak dira, bakterioa bizirik eta sor egoeran mantentzen dutenak ingurugiroko baldintzak oso gogorrak eta aurkakoak izan arren. Bacillus thuringiensis-en kasuan endosporak zelularen mutur batean sortzen dira eta ez dute zelula desitxuratzen.

Lurzoruan bizi da, beste Bacillus batzuen antzera (Bacillus cereus, Bacillus anthracis...).

Endosporaz gain, mikrobio honek berezko egitura du zelula barnean: proteinazko kristal bat, toxina indartsua duena (δ-endotoxina). Toxina hori hilgarria da intsektu askorentzat, eta bere sintesia kodetzen duten geneak bakterioaren plasmido batean daude [2].

Biointsektizida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat intsekturen parasitoa denez, Bacillus thuringiensis eta bere toxina asko erabili da nekazaritzan biointsektizida moduan, intsektuen izurritei aurre egiteko.

Bacillus thuringiensis-en toxina oso eraginkorra da intsektu hauen aurka: Lepidoptera (tximeletak eta sitsak), Diptera (euliak eta eltxoak), Coleoptera (kakalardoak), Hemiptera (zimitzak), etab. Intsektu horiek guztiak, eta bereziki haien larbak, oso kaltegarriak dira nekazaritzarako.

Mikrobioaren toxina pH basikoan aktibatzen da: intsektuaren larbak aho-bidetik bakterioa edo bere esporak irensten dituenean, toxina aktibatu egiten da digestio-aparatura iristerakoan (larben hestean pHa oso basikoa baita: 9,5-10). Horrenbestez, toxina bera ez da kaltegarria gizakia eta beste ugaztunentzat (pH azidoa dutenak digestio-aparatuan).

XX. mendeko 50eko hamarkadatik biopestizidak arrakasta handiz erabiltzen dira AEB-etan, eta gaur egun mundu osora zabaldu dira. Biopestizida horiek ez diote ingurumenari inongo kalterik egiten: ez gizakia, ezta polinizatzaileak eta beste intsektu onuragarriak ez baitira kaltetuta suertatzen biopestiziden erabileraren ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Roh, JY; Choi, JY; Li, MS; Jin, BR; Je, YH (2007). «Bacillus thuringiensis as a specific, safe, and effective tool for insect pest control». Journal of microbiology and biotechnology 17 (4): 547–59
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:376 orr.