Baden-Baden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baden-Baden
Alemania Alemaniako udalerria
Baden-Baden 10-2015 img24 Stiftskirche.jpg
Stadtwappen der Stadt Baden-Baden.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Baden-Württemberg
Eskualdea Karlsruhe
Barrutia Baden-Baden
Udalerria Baden-Baden
Postakodea 76530, 76531, 76532, 76533, 76534
Udal kodea 08211000
Geografia
Koordenatuak 48° 45′ 43″ N, 8° 14′ 27″ E / 48.761944444444°N,8.2408333333333°E / 48.761944444444; 8.2408333333333Koordenatuak: 48° 45′ 43″ N, 8° 14′ 27″ E / 48.761944444444°N,8.2408333333333°E / 48.761944444444; 8.2408333333333
Locator map BAD in Germany.svg
Baden-Baden hemen kokatua: Alemania
Baden-Baden
Baden-Baden
Garaiera 181 Metro m.
Azalera 140,21 km²
Demografia
Biztanleria 53.012 biztanle
Dentsitatea 378,09 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 07221, 07223
Webgune ofiziala
Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baden (argipena)».

Baden-Baden Alemaniako Baden-Württemberg estatuan dagoen hiria da, Alemania eta Frantziaren arteko mugan kokatzen delarik. 2009. urtean 54.494 biztanle zituen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren izena alemanezko Baden hitza da, zeinak "bainua" esan nahi duen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihan Beltzaren ipar-mendebaldeko muinoetan kokaturik dagoen bainu-etxe hiria da Baden-Baden. Oosbach ibaiak zeharkatzen du Rhin ibaiarekin bat egin aurretik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek jadanik ezagutu zituzten hemengo urak eta diotenez Hadriano erroamatar enperadoreak fundatu zuen hiria, aurkitu den idatzia dudazkoa bada ere. Karakala eta Alexandro Severo enperadoreak ere egon ziren bertan. Garai hartan termek ezagun egin zuten Baden, 1847an eginiko indusketetan Gaztelu Berriaren azpian aurkituriko terma erromatarrak erakusten duen bezala.

Mendeetako utzikeriaren ondoren 1112 urtean Badengo Mangraverriaren hiriburu izendatu eta berriztatze lanak hasi ziren. Mangraveek gaztelua eraiki zuten hiriaren goialdean eta 1479an herritik gertuago zegoen Gaztelu berrira pasa ziren. Hogeita Hamar Urteko Gerran eta Bederatzi Urteko Gerran frantsesek sarritan erasotu eta harpilatu zuten eta 1705ean Luis Gilen Badengo Mangraveak 20 kilometro iparraldera dagoen Rastattera alde egin behar izan zuen.

Baden 1643an, Matthäus Merianen ilustrazioa

Eskualdearen hiriburutza galtzean XIX mendearen hasieran spa-hiri bihurtu zen berriz ere. Noblezia eta beranduago burgesia atseden hartzera joaten hasi zen eta hiriak azpiegiturak eta ekonomia berri bat garatu zituen honen inguruan, hala nola, kasinoa, luxuzko hotelak, zaldi lasterketak, lorategi ederrak... Bertan egoten omen ziren Gilen I.a Alemaniakoa, Napoleon III.a eta Viktoria I.a Erresuma Batukoa, eta berauekin Berlioz eta Brahms musikariak eta Dostojevski idazlea, besteak beste.

1931ean hiriari izena aldatu eta Baden-Baden izena jarri zioten, zeinak Baden estatuko Baden esan nahi duen, izan ere garai hartan ezagunak baitziren Suitzako Baden eta Austriako Baden ere. Mundu gerretan ez zuen kalte handirik izan eta 1945ean Frantziarrek bertan ezarri zuten beren okupazio eremuaren egoitza.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florentinerberg muinoa, goian Gaztelu Berria
  • Kurhaus: Baden-Badengo kasino ezaguna dagoen luxuzko eraikina da, 1821 eta 1824 artean Friedrich Weinbrennerrek eraikia. Frantziako jauregietan oinarrituriko dekorazioa dauka. Kurgarten lorategi ederrak inguratzen du. Dostojevskiren Jokalaria nobela bertan kokatua dago eta Marlene Dietrichek munduko kasino ederrena zela esan zuen.
  • Gaztelu Berria (Neues Schloss): Florentinerberg muinoan XV mendean eraikitako gaztelua da, Badengo mangraveen egotza izan zena.
  • Gaztelu Zaharra (Altes Schloss): XII mendeko gaztelu honek su hartu zuen 1599an eta gaur egun hondarrak baino ez daude.
  • Lichtenstaller Alle: Hiru kilometro luze den etorbide ederra da, 300 zuhaitz espezie baino gehiago dituen lorategi ingelesa zeharkatzen duena.
  • Stiftkirche: Badengo Mangraveak lurperatzen ziren XV mendeko eliza gotikoa.
  • Terma erromatarraren hondarrak.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baden-Baden ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baden-Baden Aldatu lotura Wikidatan