Baeza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

{{hiri infotaula

Baeza, Jaéngo probintziako La Loma eskualdeko udalerri espainiar bat da, Andaluziako iparraldeko erdialdean dagoena. Baeza, aldi berean, udalerri baten izena, udalerri horretako hiriburuarena, eta barruti judizialaren izena da. La Loma eskualdeko mendebaldeko hiriburutzat hartzen da Baeza.

194,3 km²ko azalera du eta 2015ean 16163 biztanle zeuden erroldaturik. Hau da, 83,45 biztanle km²ko dentsitatea. Bertakoei baezano/a edo beaciense esaten zaie gaztelaniaz. 

Biztanleen zaindari katolikoak San Andres Apostolua (azaroaren 30ean ospatzen da) eta Alkazarreko Ama Santua dira. Azken hau, abuztuaren 15ean ospatzen da.

Baeza, gaur egun ezaguna da bere oliba produkzioagatik, bere monumentu ugariengatik (Unescok Gizartearen ondarea izendatua izan du, Ubeda herriarekin batera) eta bere unibertsitateagatik. Badu XVI. mendetik unibertsitatea.

“Gabiraien habia” esaten zioten erromantze-kantariek. Kokagune giltzarria izan zen kristau erregeentzat Al-Andalusen konkistan. Guadalquivirren talaian dago. Talai horretako alkazarreko atzeguardia finkatu zen Baeza. Kristauen menpe geratu zenetik mehatxu handia izan zen islamiar erreinuentzat (Guadalquivirreko hego eta mendebaldean kokaturik). 

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaeneko hiriburutik 48 km-ra dago eta Ubedarekin elkartzen da bere ekialdetik. Udalerria Jaen probintziaren erdialdean kokaturik dago.

Baeza Jaeneko hiriburua izan da XVI. mendearen amaiera arte. Baeza itsas-mailatik 769 metrora dago kokatuta.

Ipar- ekialdea: Ibros Iparraldea:Ibros eta Rus Ipar- mendebaldea: Úbeda
Ekialdea: Begíjar Mendebaldea: Úbeda
Hego- ekialdea: Mancha Real eta Jimena Hegoaldea: Jimena eta Bedmar eta Garcíez Hego- mendebaldea: Jódar

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria hiru muinen gainean dago eta Guadalquivirreko ibarra erdialdean geratzen da. Leku nahiko altu batean dagoela (769 m-ra). Klima mediterraneo-kontinentala du. Hau da, negu hotzak ditu eta uda nahiko beroak dira. Bataz besteko tenperatura 15 gradu. Euriteak urria eta maiatzaren artean gertatzen dira. Udak oso lehorrak dira, sargoritsuak.

Baezako bataz besteko parametro klimatikoa 1971- 2000 ureen artean
Hilab. Urtarr. Ots. Mar. Apir. Mai. Ek. Uzt. Abuz. Irai. Urr. Az. Abend. Bataz bestekoa
Bataz best. temp. max. (°C) 10.5 12.6 15.7 18.8 22.5 29.2 33.9 33.3 28.5 21.3 15.2 11.2 21.0
Bataz best. temp. (°C) 6.3 7.7 10.4 13.0 16.4 22.0 26.1 25.7 21.8 15.8 10.6 7.2 15.2
Bataz best. temp. mín. (°C) 2.1 2.8 5.0 7.2 10.2 14.7 18.3 18.1 15.1 10.3 6.0 3.1 9.4
Prezipitazio totala (mm) 55 59 74 61 48 18 6 8 26 49 51 61 516

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako platerik ezagunenak hauexek dira: 'orza' solomoa, bakailaoa Baeza eraran, “ochio”- ak, lapikoa Baeza eraran, lapikokoak, piltzarrak, ogi-mamiak etab. eta hainbat gozoki, hala nola: ogi-torradak, “papajote”ak, esne frijitua, etab.

Monumentuak, ondare historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspaldidanik, etengabe bizi izan dira gizakiak Baezan, brontze arotik gutxienez. Horregatik, nahiz eta suntsipen ugari izan urteetan zehar, hiriak oraindik ditu ondare monumentalak, non hainbat kultura, aldi, eta arte estilo ikus ahal ditugun. Baezan behatu ditzakegu brontze aroko, erromatar aroko eta Hispania bisigodoko, kristau eta islamiar garaietako hondakinak. Hiriko hoberen mantendurik dagoen ondare monumentalak hainbat arte estilokoak dira.

2003. urtean UNESCOk hirigune historikoa munduko ondare izendatu zuen.

Jai eta ospakizun erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urteko jaiak abuztuaren 15ean (Asuncion eguna) ospatzen da, bere zaindariaren jaia (Alkazarren ama santua).
  • Jaialdi handia La Yedrako erromeria da, irailaren 8aren inguruan ospatzen da.
  • Ondoren, bere beste zaindariaren jaialdia (San Andres Apostoluarena) ospatzen da, azaroaren 30ean.
  • Aste Santua eta Corpus Christi eguna oso ospakizun handiak izan dira Baezan urtetan.
  • Azkenik, San Isidro (nekazarien patroia), San Cristobal (gidatze gremioen patroia) eta Gure Karmen Andrea ere ospatzen dela aipatu beharra dago.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerrian hainbat kirol klub daude, esaterako:

  • Baezako areto- futbola.
  • Baeza futbol kluba.
  • PMJD Baeza: Kiroletako eskola (futbola, saskibaloia, dantza, etab.).
  • Aznaitin media kiroldegia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.