Baginako lubrifikazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Une bitan, bagina lubrikatu gabe eta lubrikaturik agertzen dituen alu bat.

Emakumeengan, baginako lubrifikazioa Bartolinoren guruinetatik baginara kolore nabarmenik gabeko likido zertxobait itsaskorra eta usainduna, baginako jario izenekoa, isurtzen denean gertatzen da, sexu kitzikapen aldian bereziki, koitoan zakilaren sarpena erraza eta minik gabea izan dadin. Emakumearen hilerokoan zehar ere gertatzen da lubrifikazio baginala baina neurri txikiagoan, obulazioaren inguruan edo menstruazioaren aurretik batez ere.

Lubrifikazio eskasak koitoa oztopatzen du eta beraren ondorioz, sexu harremanean ari diren gizonek zein emakumeek sentikortasuna eta harremanean bilatzen den plazerra gal ditzakete. Lubrifikazio eskasak osasun arazo baten sintoma izan daiteke, baina besterik gabe arazo puntuala denean, koitoa burutu nahi bada, baginarako lubrifikatzaile bat edo ahoko listua, cunnilingus delako praktikaren bitartez esaterako, erabil daiteke.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baginako lubrifikazio Aldatu lotura Wikidatan