Bahá'u'lláh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bahá'u'lláh-ren hilobia (Bahjí, Akká, Israel), bahá'í-en beila-lekurik sakratuena. 2006.
Bahá'u'lláh
Bahá'u'lláh (Mírzá Ḥusayn-`Alí Núrí) in 1868.jpg
Bizitza
Jaiotza Teheran1817ko azaroaren  12a
Herrialdea  Iran
Bizilekua Teheran
Heriotza Akre1892ko maiatzaren  29a (74 urte)
Hobiratze lekua Bahá'u'lláh-ren santutegia
Familia
Aita Mírzá `Abbás Núrí
Ezkontidea(k) Ásíyih Khánum Itzuli
Fatimih Khánum Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak erlijio burua, idazlea eta Jainkoaren Agerpena
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Bahá'í fedea


Bahá'u'lláh (bəˈhɑːʊˌlɑː ; persieraz : بهاءالله ; euskaraz, "Jainkoaren Aintza"), jaiotzez Mírzá Husayn Alí-i-Nurí, (persieraz میرزا حسینعلی نوری) Teheranen, 1817ko azaroaren 12an jaioa eta Palestinan, 1892ko maiatzaren 29an zendua. Bahá'í fedearen sortzailea izan zen. Bahá'í-ek munduko etnia, erlijio eta nazioen arteko bakea eta batasuna bultzatzen dute.

27 urte zituela, 1844an, Báb-enganako fedea aitortu zuen. Báb merkatari persiarra predikuan hasi zen Jesus edo Muhammad tankerako profeta handi baten etorrera iragartzera etorria zela esanez, Jainkoak agerrazaziko zuena, hain zuzen ere. Irango gobernariek Báb eta bere milaka jarraitzaile jazarri eta erail zituzten, ia fede jaioberria desagerrarazi arte. Bizirik iraun zuten askok ezkutatu egin behar izan zuten; eta beste batzuk, Bahá'u'lláh kasu, erbesteratu egin zituzten. 1863an Bahá'u'lláh Bagdaden erbesteratuta zegoela, Báb-ek iragarritako profeta zela aldarrikatu zuen.

Bahá'í sinesmenaren arabera, Bahá'u'lláh garai hauetarako Jainkoaren Agerpena da; Islama, Kristautasuna eta beste zenbait erlijioren itxaropen eskatologikoak betetzeko agertua.

1854ko urtarrilean espetxetik atera zuten, eta hil arte otomandarren agindupean erbesteratuta bizi izan zen, Bagdaden, Istanbulen, Hadrianopolisen, eta, azkenik, Akren non bere bizitzaren azken 24 urteak eman zituen 1892ko maiatzaren 29an zendu zen arte. Haren hilobia munduko milioika bahá'í-en qibla eta beila lekua da egun.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak 1817 - 1848[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mírzá Buzurg, Bahá'u'lláh-ren aita

Bahá'u'lláh 1817ko azaroaren 12an jaio zen Teheranen, hango familia noble batean. Bere familia Persiako inperioko jatorria zuen eta aberastasun eta jabego ugari zituzten. Gortean zuen egoerak ematen zizkion hobariak alde batera utzita, bere begikotasunez eta eskuzabaltasunez ezaguna zen eta bere herritarren maitasun sakona irabazi zuen.

Bábí garaia 1848 - 1853[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burupeak laster amaitu ziren Báb-en mezuaren alde azaldu zenean. Báb-en hilketa eta gero bábí-en aurka sortu zen bortxakeripean Bahá'u'lláh-k bere jabego guztiak galdu, eta atxilotuta, torturatuta eta Otomandar inperiora erbesteratuta izan zen.

Erbesteraldia 1853-1892[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahá'u'lláh-ren erbesteraldiak.

Hasieran Bagdad-era bidali zuten eta han 1863. urtean Báb-ek agindutakoa Bera zela aldarrikatu zuen. Bagdad-etik Konstantinoplara, Hadrianopolis-a eta azkenean 1868. urtean gaur egun Israelen dagoen Akre hiri presondegira eraman zuten. Hadrianopolis-etik eta geroago Akre-tik bere garaiko agintariei zenbait gutun bidali zizkien. Eskutitz horietan gizateriaren baterapen hurbila eta munduko zibilizazio berriaren sorrera aldarrikatzen zuen. XIX. mendeko lehendakari, enperadore eta erregeen arteko tirabirak konpondu, armamentuak murriztu, eta indarrak munduko bakea ezartzeko erabil zitzaten deialdia egin zien.

Bahá'u'lláh Bahjí-n hil zen, Akre-ko iparraldean eta han lurperatu zuten. Bere ikasbideak ekialde ertainetik haraindi zabaltzen hasi ziren laster eta mundu mailako erkidegoa sortu dute.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahá'u'lláh-k 15.000 taula inguru idatzi zituen arabieraz gehienak eta persieraz besteak, horietatik 7.160 artxibatuta daude Karmel mendiko Idazteunen Ikasketarako Zentroko eraikinean. Taulen mikrofitxa kopiak ere salbu daude munduan zehar hainbat lekutan. Bere testu asko ebatsiak edo txikituak izan dira, beste hainbeste partikularren esku daude oraindik orain.

Taula gehienek orri bat edo bi hartzen dituzte, pertsona zehatz bati zuzenduak dira haien galderei erantzuteko edo adorea emateko. Haren birbiloba Shoghi Effendik ehunka orri itzuli zituen ingelesera, Bahaullah bizi zen artean: ataletako 166 pasarte, otoitz eta gogoetetako 184; beste taula batzuk, aldiz, liburu mardulak osatzen dituzte. Itzulpen horiek oinarritzat hartzen dira bahá'í idazki santuak bai ingelesera, bai beste hizkuntza guztietara itzultzean. Hona hemen Taula ezagunen zerrenda:

  • (1852) Rashh-i-'Amá: "Euri-lanbro"
  • (1857-58) Chahár Vádí: "Lau haranak"
  • (1857-58) Kalimát-i-Maknúnih: "Hitz Ezkutuak"[1]
  • (1857-63) Haft-Vádí: "Zazpi Haranak"
  • (1857-68) Asl-i-Kullu'l-Khayr: "Jakituriazko Hitzak"
  • (1862) Kitab-i-Iqan: "Ziurtasunaren liburua"[2]
  • (1863) Lawh-i-Ayyúb: "Job-en lauzatxoa"
  • (1863) Lawh-i-Malláhu'l-Quds "Marinel Santuaren lauzatxoa"
  • (1864-68) Mathnavíy-i-Mubárak: "Bedeinkatuaren Olerkia"
  • (1864-68) Súrihs of Hajj "Erromesaldiko lauzatxoa"
  • (1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Arabieraz
  • (1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Persieraz
  • (1865-66) Lawh-i-Bahá "Aintzaren lauzatxoa"
  • (1865-66) Súriy-i-Damm "Odolaren lauzatxoa"
  • (1866) Lawh-i-Rúh "Espirituaren lauzatxoa"
  • (1866-68) Lawh-i-Ashraf "Zintzoaren lauzatxoa"
  • (1867-68) Súriy-i-Mulúk "Erregearen lauzatxoa"
  • (1867-68) Súriy-i-Ghusn: "Adarraren lauzatxoa"
  • (1867-69) Lawh-i-Sultán: "(Nasiri'd-Din Shah) Subiranoaren lauzatxoa"
  • (1867) `Lawh-i-Napulyún: "Napoleon III-ari zuzendutako I. lauzatxoa"
  • (1868) Lawh-i-Ra'ís: "Ali Pasha, Lehen ministroari zuzendutako lauzatxoa"
  • (1868-70) Lawh-i-Malik-i-Rus: "Tsar Alexander II-ari zuzendutako lauzatxoa"
  • (1868-70) Lawh-i-Malikih "Victoria erreginari zuzendutako lauzatxoa
  • (1869) Lawh-i-Ridván: "(Ridván) Paradisuko lauzatxoa"
  • (1869) Lawh-i-Fu'ád "Fu'ád Páshá-ri zuzendutako lauzatxoa"
  • (1869) Lawh-i-Napulyún "Napoleon III-ari zuzendutako II. lauzatxoa"
  • (1869) Lawh-i-Páp: "Pius IX aita santuari zuzendutako lauzatxoa"
  • (1869) Súriy-i-Haykal: "Gorputza/Tenpluaren lauzatxoa"
  • (1870-75) Lawh-i-Tibb: "Medikuari zuzendutako lauzatxoa"
  • (1870-77) Lawh-i-Mánikchí Sáhib: "Mánikchí-ri zuzendutako lauzatxoa"
  • (1870-77) Lawh-i-Haft Purshish "Zazpi Galderen lauzatxoa"
  • (1871) Lawh-i-Qad Ihtaraqa'l-Mukhlisún "Suzko lauzatxoa"
  • (1873) Kitáb-i-Aqdas: "Libururik sakratuena"
  • (1873-74) Lawh-i-Hikmat:, "Jakituriaren lauzatxoa"
  • (1877-79) Lawh-i-Burhán: "Adierazpenaren lauzatxoa"
  • (1879-91) Tajallíyát: "Distirak"
  • (1879-91) Bishárát "Berri pozgarriak"
  • (1879-91) Lawh-i-Ittihád: "Batasunaren lauzatxoa"
  • (1879-91) Súriy-i-Vafá: "Vafa-ri, Muhammad Husayn-i zuzendutako lauzatxoa, 'Vafá'" ["fideltasuna"]
  • (1879-91) Kalimát-i-Firdawsíyyih: Paradisuko Hitzak
  • (1879-91) Lawh-i-Aqdas "Lauzarik sakratuena" edo "Kristauei zuzendutako lauzatxoa"
  • (1879-91) Kitáb-i-`Ahdí "Itunaren liburua"
  • (1879-91) Lawh-i-Dunyá: "Munduko lauzatxoa"
  • (1882) Lawh-i-Maqsúd: "Desiratuaren lauzatxoa"
  • (1885-88) Ishráqát: "Ospeak"
  • (1888) Tarázát: "Edergarriak"
  • (1891) Lawh-i-Karmil "Karmel mendiko lauzatxoa"
  • (1891) Lawh-i-Ibn-i-Dhib: "Otsoaren semeari idatzitako gutuna"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikusi, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]