Edukira joan

Bahmani Sultanerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bahmani Sultanerria
1347 – 1527
Sultanerria
Bahmani sultanerriko bandera

Bahmani sultanerriko armarria

Kokapena 1470ean
Geografia
HiriburuaGulbarga (1347-1425)
Bidar (1425-1527)
Kultura
Hizkuntza(k)Dekkango urdu, marathera, kannada eta telugu
ErlijioaXiismo[1][2]
Historia
Aurrekoak
Delhiko Sultanerria
Vijayanagara Inperioa
Ondorengoa
Dekkango sultanerriak

Bahmani Sultanerria XIV. mendearen erdialdean Dekkanen ezarritako islamiar erresuma izan zen, Indiar azpikontinentearen konkista musulmanaren garaikoa.[3] Eskualdeko lehen estatu xiita izan zen.[3]

Sultanerria 1347ko abuztuaren 3an sortu zen, Ismail Mukhek, Delhiko sultanaren (Muhammad bin Tughluq turkiarra) aurka matxinatu zenak. Mukhek boterea Zafar Khan gobernadoreari eman zion, Ala-ud-Din Bahman Shah izena hartu zuelarik.

Estatu berriko hiriburua Ahsanabad (Gulbarga) izan zen 1347 eta 1425 artean, urte horretan Muhammadabadera (Bidar) aldatu zelarik.

Bahmani sultanerria hainbat alditan borrokatu zen Vijayanagara Inperio hinduarekin Dekkanaren kontrolagatik.[4] Bere botererik handiena 1466-1481 aldian lortu zuen, Mahammad III.aren erregealdian, neurri handi batean Mahmud Gawanbere bisirrari esker, zeinek Goa, Vijayanagarako porturik garrantzitsuena, harrapatu zuen. Mahammad III.ak Mahmud Gawan traidoretzat faltsuki salatzen zutenei sinestu eta exekutatu zuenean, erresumaren gainbehera azkar bat hasi zen, azkenean 1518an bost estatutan banatu zena: Ahmednagar, Berar, Bidar, Bijapur eta Golkondako sultanerriak, Dekkango sultanerriak bezala ezagutzen direnak.[5]

Bahmani dinastiak Bahmanen ondorengotzat zuen bere burua, irandar errege mitikoa, eta horrek persiar hizkuntza, literatura eta kulturaren mezenas izatera bultzatu zituen, sultan eta printze asko persieran eta persiar literaturan oso ikasiak izatera iritsi ziren arte.[3][6]

Era berean, persiar estiloko arkitektura monumentala sustatu zuten,[7] jatorri horretako arkitektoak eta artisauak kontratatuz. Bijapurko Golgumbaz garaiko estilo arkitektonikoaren erakusgarri da, eta munduko domorik handienetako bat du.

Sultanen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sultanak Ahsanabad-Gulbargan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sultanak Muhammadabad-Bidarren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Islamic Civilization in South Asia: A History of Muslim Power and Presence in the Indian subcontinent, (Routledge, 2013), 91.
  2. Farooqui Salma Ahmed, A Comprehensive History of Medieval India: From Twelfth to the Mid-Eighteenth Century, (Dorling Kindersley Pvt. Ltd., 2011), 170.
  3. a b c Ansari, N.H.. Bahmanid Dynasty. in: Encyclopaedia Iranica..
  4. Kohn, George C.. (2006). Dictionary of Wars. Infobase Publishing ISBN 9781438129167..
  5. History of The Deccan. Mittal Publications, 15 or..
  6. Lieberman, Victor. (2003). Strange Parallels: Volume 2, Mainland Mirrors: Europe, Japan, China, South Asia, and the Islands. Cambridge University Press, 730 or. ISBN 9780521823524..
  7. Datta, Rangan. (2023-6-6). «Bidar Fort in Karnataka: A treasure trove of south Indian heritage» The Telegraph.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]