Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea 2007. urtean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez abian ipinitako elkartea da. Bai Euskarari Ziurtagiria 2000. urtean sortu zuen Kontseiluak eta hasieratik izaera estrategikoa eman dio, lan mundua euskalduntzeko tresna eraginkor gisa.

Ziurtagiriaren Elkarteak lan mundua euskalduntzeko estrategikoki lanean dihardu 2007tik, Bai Euskarari Ziurtagiria erremintatzat. Bere bitartez alor sozioekonomikoko entitateen arteko elkarlana sustatzen da, euskarak eremu berriak bete ditzan.Bai Euskarari Ziurtagiria prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta planifikatu baten emaitza da eta erabiltzaile guztien ekarpenak jasoz etengabe hobetzen ari da.


Elkartearen ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ziurtagiriaren Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, beronen helburua euskararen normalizaziorako konpromisoak hartzea eta betetzea delarik.
  • Elkartearen kudeaketa bi organo kolegiaturen esku dago:
  • Bazkideen Batzar Orokorra: Batzar Orokorra bazkide guztiek osatutako organo gorena da eta berau osatzen duten bazkide guztiek eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.
  • Zuzendaritza: Zuzendaritzaren zeregina urteko egitasmoa eta batzarraren gainerako erabakiak aurrera eramatea izango da.

Bazkide motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazkide babesleak
Kontseilua osatzen duten kideak.
Bazkide erabiltzaileak
Ziurtagiria duten entitateak.
Bazkide laguntzaileak
Ziurtagiriaren sustapenean elkarlanean aritu nahi duen edozein entitate.

Zuzendaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazkide babesleen multzotik:

1. Kontseiluko lehendakaria 2. Kontseiluko idazkari nagusia 3. 4. EMUN, Elhuyar, Artez eta Ahizeren artean, 2, rotazioz.

Bazkide erabiltzaileen multzotik:

5. Bitarlan E.M. 6. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa

Bazkide laguntzaileak:

7. AMEDNA: Nafarroako Emakume Zuzendari eta Enpresarien Elkartea 8. LAB

Zuzendaritzako 9. kidea, elkartearen zuzendaria da (botorik gabe).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]