Bai euskarari (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bai euskarari euskal abesti herrikoi eta euskaltzalea da, 1978an sortua. Urte hartan Euskaltzaindiak izen horrekin sustaturiko kanpaina zela eta, Telesforo Monzonek idatzi zuen, eta Pantxoa eta Peiok jarri zioten ahotsa. Doinua, berriz, Uso xuria, uso gorria abesti herrikoiarena da.

Bai Euskarari kanpainaren bukaerako ekitaldian grabatu zuten, San Mames futbol zelaian (Bilbo), 1978ko ekainaren 17an, eta izen bereko bi diskotan argitaratu zen: Euskaltzaindiarentzat dozenaka abeslarik 1978an grabatutako Bai euskarari diskoan eta Pantxoa eta Peiok 1980an grabatutako Bai euskarari diskoan.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatirik ospetsuenetariko bat besterik ez dugu aipatuko, Monzónek sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako: Frantzian sortu zituen, Frantziako legean egile eskubideak egilea hiltzen denetik 70 urteko indarraldia du, eta Monzón 1981ean hil zen.[1]

« Eta bai, eta bai,

nik euskarari bai ta bai;
eta bai, eta bai,
nik euskarari bai ta bai.

Uso zuria, uso gorria,
dantzan nabil suaren gain
uso gorria, uso zuria,
Herriak euskarari bai.
Neure kabia daukat garretan,
neure umeak neure zain,
nago odoletan, garretan,
txinparta gainetan
neure umeak neure zain.

»
Telesforo Monzón

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wikipediagileak: «Législation française sur le droit d'auteur», Wikipedia, l´encyclopédie libre. 2010-10-21ean eskuratua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.