Baikal

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baikal aintzira» orritik birbideratua)

Baikal
Olkhon Island and Lake Baikal.jpg
Datu orokorrak
Garaiera455,5 m
Luzera636 km
Zabalera79 km
Azalera31.722 km²
Sakonera1.642 m
Bolumena23.615,39 km³
Geografia
Karte baikal2.png Map
Koordenatuak53°18′10″N 108°00′17″E / 53.3028°N 108.0047°E / 53.3028; 108.004753°18′10″N 108°00′17″E / 53.3028°N 108.0047°E / 53.3028; 108.0047
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Buriatia
Hidrografia
Betebidea
HustubideaAngara
Arroaren azalera560.000 km²
Arro hidrografikoaYenisei basin (en) Itzuli
Eragilearift-laku

Baikal[1] (errusieraz: о́зеро Байка́лtranslit.: Ozero Baykal; buriateraz: Байгал; mongolieraz: Байгал нуурBaygal nuur) Siberiako hegoaldean, Errusiako Irkutsk oblasta eta Buriatiako Errepublikaren artean, kokaturiko aintzira da[2]. 1996an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena antzinako tartariarrezko Bai-Kul hitzetik dator, «Laku aberatsa» esan nahi duena. Ezizenez Siberiako Begi Urdina eta Asiako Perla deitu izan zaio, bere uraren gardentasuna dela eta.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siberia hegoaldean dago, Jablonovy mendiak (ekialdean), Baikal mendikatea (mendebaldean) eta Stanovoi artean. Batez beste 636 km luze eta 48 km zabal da eta 31.500 km²ko eremua hartzen du. Munduko aintzirarik sakonena da: urazaletik hondorainoko sakonerarik handiena 1.741 mkoa da, baina uraren azala itsasmaila baino 454 m gorago du[3]. Bolumenari dagokionez ere, munduko ur gezako lakurik handiena da; munduko ur gezaren %20 dauka, 23.000 km3 inguru[2]. Ur hau aski izanen litzateke lur urgaineratu guztia 3 zentimetroko geruzaz estaltzeko.

Lakua mendiz inguraturik dago eta 22 uharte txiki ditu; Olkhom (730 km2ko azalera eta 1.741 mko garaiera) handiena da. 330 ibai baino gehiago isurtzen dira Baikalera; nagusiak Selenge, Txikoi, Khilokh, Uda, Barguzin eta Angara Garaia dira. Bertatik, ordea, ibai bakarra irteten da: Angara, Jeniseiren ibaiadarra.

Lakuaren ertzeko hiri nagusiak Irkutsk eta Ulan-Ude dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]