Baionako judu hilerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Baionako judu hilerria
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Cimetière Israélite (Bayonne).jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Lapurdi
Herria Baiona
Koordenatuak 43° 30′ 14″ N, 1° 27′ 57″ W / 43.50380556°N,1.46583333°W / 43.50380556; -1.46583333Koordenatuak: 43° 30′ 14″ N, 1° 27′ 57″ W / 43.50380556°N,1.46583333°W / 43.50380556; -1.46583333
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1689
Ondarea
Mérimée ID PA64000026

Baionako judu hilerria Lapurdiko hiriburuko hilerri bat da. Doneztebe auzoan dago. Europako bigarren judu hilerri handiena da.[1]

1689an sortu zen, eta XVIII. eta XIX. mendeetan handitu zuten. 1862an tenplu zaharraren itxura duen eraikina zuten, gorpuak hobiratu baino lehen bertan izateko. Hilerri honetan hainbat hilobi daude, aipagarrienak XVII. mendekoak direlarik. Hilerria, XVII. mendetik aurrera Baionan egon zen judu sefardi eta portugaldarren komunitate garrantzitsuaren lekukoa da. Hiltze datak hebrear egutegiari jarraituz daude adierazita.

1998ko uztailaren 15etik aurrera, hilerri osoa dago monumentu historiko izendaturik. Gaur egun zaharberritze lanetan ari dira, Belgikako Judu Museoko Philippe Pierret kidearen agindupean, besteak beste, hilarriak garbitzen eta datuak biltzen.

Inguruan aipagarriak dira, orobat, Bastidako eta Bidaxuneko judu hilerriak.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Irene ARRIZURIETA: «Hildakoen neurriko hilerriak», Berria, 2014-11-01.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baionako judu hilerria