Bajrakitiyabha
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Bajrakitiyabha, Rajasarini Siribajra printzesa (thailandieraz: พัชรกิติยาภา นเรนทิราเทพยวดี, Phatchara Kitiyapha Narenthira Thepphayawadi), Bha printzesa edo Patty izenez ere ezaguna, (Bangkok, 1978ko abenduaren 7a) Thailandiako printzesa eta diplomazialaria da, Maha Vajiralongkorn erregearen alaba zaharrena.
Zuzenbidea ikasi zuen Thammasat Unibertsitatean eta Politika Zientziak Sukhothai Thammathirat Unibertsitate Irekian. Masterra eta doktoretza ikasketak Ameriketako Estatu Batuetako Cornell Unibertsitatean egin zituen.
Doktoregoa amaitu ondoren, Bajrakitiyabhak Thailandiak Nazio Batuen Erakundean duen Misio Iraunkorrean egin zuen lan New Yorken, bere sorterrira itzuli aurretik. 2006ko irailean fiskal izendatu zuten Bangkoken.
2012ko irailaren 4a eta 2014ko urriaren 1a bitartea Thailandiako enbaxadorea izan zen Austrian.
2022ko abenduan konortea galdu zuen bihotzeko gaitz baten ondorioz Khao Yai parke nazionalean bere txakurrekin paseatzera atera zenean. Harrezkero koman dago.