Bake eta Ordenarako Salbazio-Batzordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bake eta Ordenarako Salbazio-Batzordea
Комитет спасения за мир и порядок (ru)
Комітет порятунку за мир та порядок (uk)
Laburpena
Sorrera2022ko martxoak 10 (2 urte, 1 hilabete eta 14 egun)
PresidenteaKirill Stremousov[1]
PresidenteordeaVladimir Saldo
EgoitzaKherson, Khersongo AMZa Errusia

Bake eta Ordenarako Salbazio-Batzordea (errusieraz: Комитет спасения за мир и порядок; ukraineraz: Комітет порятунку за мир та порядок) edo BOSB Kherson hiriko zein izen bereko oblasteko lurraldeko agintaritza kolaborazionista administratibo eta exekutibo gorena da, 2022ko martxoaren 10ko Asanblada Konstituziogileak eratua.[1][2][3][4]

Eratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako Armadak Kherson eta honen eskualdearen zatirik handiena hartu ondoren, Vladimir Saldo-k –Khersongo alkate-ohia–, Sergei Txerevko –Gizarte eta Gizadi-Gaietarako alkateorde-ohia– eta Kirill Stremousov –Tavria News agentziako zuzendaria– Errusiarekin lankidetzan hasi ziren. Ondorioz, martxoaren 10ean, "Bake eta Ordenarako Salbazio-Batzordea" eratu zen hiruek osatutako bileran, zeinak eskualdeko lurraldeetan legea eta ordena publikoa mantentzeko helburua aldarrikatu zuen, bai eta Errusiarekin merkataritza-, ekonomia- eta harreman soziokulturalak ezartzea ere.[1]

Jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nezavisimaya Gazetaren arabera, batzordearen jarduerek etengabeko erresistentzia izan zuten biztanleen artean; ondorioz, batzordekide batzuk GURak edo Ukrainako partisanoek hil zituzten.[5]

Orain arte, batzordearen ekintza esanguratsuenetako bat Errusiako errubloa Kherson Oblasteko moneta ofizial gisa ezartzea izan da.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]