Bake itun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bake ituna (askotan armistizio hitza erabiliagoa da) gerra batean parte hartu duten alde bien arteko akordio militar eta diplomatikoa da. Erasoak eteteko egiten den itun bat da nahiz eta izatez bakea ez izan, bakerako prestaketa baizik. Lehen Mundu Gerra amaitzeko Alemania eta potentzia aliatuen ordezkarien artean izenpetutako akordioari izen hau eman zitzaion. Dena dela, aurretik beste batzuk ere izenpetu ziren; Bulgariarekin (Salonika, 1918ko irailaren 29an), Turkiarekin (Mudros, 1928ko urriaren 30ean) eta Austria-Hungariarekin (Padua 1918ko azaroaren 3an).


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.