Bakea, bakea
| Bakea, bakea | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Xabier Montoia |
| Argitaratze-data | 2026 |
| Izenburua | Bakea, bakea |
| Ekoizpen lekua | Aduna (en) |
| Argitaletxea | Elkar |
| ISBN | 978-84-1360-550-0 |
| Orrialdeak | 314 |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | eleberria |
| Hizkuntza | euskara |
| Argumentu nagusia | nihilismoa |
Bakea, bakea liburua 2026. urtean kaleratu zen.[1] Donostian bereziki, Madrilen, Managuan eta Costa Rican kokatzen da narrazioa. Xabier Montoiaren lanetan ohikoa den bezala, oso narrazio gordina eta kritikoa dugu eleberri hau. Liburuaren mamia benekotasunaren ingurukoa da. Protagonista Inazio Esnaola Donostiako burgesia dirudunaren partaidea da. Xabier Montoiaren azken eleberri hau amets batetik sortu zen, idazleak berak argitara eman duenez.[2]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inazio Esnaola pertsonaiak «inpernutik inpernura»-ko bidaia egiten du. 43 urteko donostiarra, etxe oneko seme bakarra, amak mimatua bezain aitak gaitzetsia, emazte ohiak mespretxatua eta alabatxoak maitatua, lagunek pailazotzat hartuta, ludopata, politoxikomanoa eta pornoadiktoa da. Amaren hileta elizkizunetan hasten da istorioa eta Artzain Onaren katedraletik ateratzerakoan Inaziok bere buruari non egon naiz orain arte galdetzen dio. Donostiako burgesiaren munduan bizi da, baina bere mundua zatika erortzen da, eta bera kolokan jartzen du. Madison Milstar aktore porno helduarekin obsesionatuta dago.[2]
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prosa zorrotz bezain neurtuaz idatzi du Xabier Montoiak eleberri sendo eta biribil hau, eta idazkera doi horren bidez jarraituko ditugu protagonista malapartatuaren ibilerak, bere sorterrian hasi eta patu makurrak eramaten duen lekuraino. Ez kontzesiorik, ez gupidarik, ez itxaropenik: non topatuko du protagonistak irrikaturiko bakea?[3]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inazio Esnaola-Inazio Osa: 43 urteko donostiarra, etxe oneko seme bakarra, amak mimatua bezain aitak gaitzetsia. Montoiaren hitzetan: «Ez dauka talentua gaiztoa izateko».[2]
- Madison Milstar: Inazioaren nahasmeduaren ondorioa da. Protagonistak kalean ikusten duen emakume bat pornoaren izarrarekin nahasten du.
Izenburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuaren izenburua bi zentzutan uler daiteke. Alde batetik, bakean uzteko eskaria; bestetik, galdera moduan: bakea, ba ote?[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «literaturaren zubitegia - bilaketa» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2026-07-19).
- 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) Izquierdo, Iñaki. (2026-02-04). «Bakea, ba ote?» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-07-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bakea, bakea - Librería Luzvi» www.luzvi.es (kontsulta data: 2026-07-19).