Bakea elizei tolerantzia eske
Bakea elizei tolerantzia eske | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | 1620 |
Izenburua | De Vrede maant de kerken tot verdraagzaamheid, Peace Urging the Churches to be Tolerant eta Vrede maant de kerken tot verdraagzaamheid |
Ekoizpen lekua | Herbehereak |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Margo-oihala eta olio-pintura |
Dimentsioak | 131,5 () × 162,5 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa eta allegory (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 45A20, 73A623, 11M33, 34B12, 11P3111, 73, 48C7323, 47I2113, 48C5142, 41C4 eta 41C43 |
Kokapena | |
Lekua | Rijksmuseum Museum Catharijneconvent (en) |
Bilduma | Rijksmuseum eta Museum Catharijneconvent (en) |
Inbentarioa | SK-A-4152 eta RMCC s48 |
Historia | |
Erakusketak | Luther (en) |
Bakea elizei tolerantzia eske (neerlanderaz: Vrede maant de kerken gune tot verdraagzaamheid) 1600eko lehen hamarkada erdiko margolan bat da. Amsterdameko Rijksmuseumen jabetza da, Utrechteko Catharijneconvent Museoari mailegutan lagatakoa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barruko eszena batean, Joan Kalbin dago mahai batera jarrita, txahal errea platerean duela; bere ezkerrean, berriz, Aita Santuak eltze bat heltzen du eta, altzoan, bi katu ditu. Aita Santuaren aldamenean, eserita baita ere, Martin Luther laute instrumentua jotzen ari da. Beheko suaren aldamenean, Menno Simons anabaptista ikus dezakegu erretilu batean ogia duela. Pinturaren ezkerretara, Bakea emakume baten irudian gorpuzten da, eskuan olibo-adaxka bat hartuta. Gelan, bi koadro daude zintzilik: eskuineko armairuan, Ongintza dago bere umeekin. Atzealdeko paretan, Bakea irudikatzen da Justiziaren aldamenean. Eszena nagusiaren inguruan, azalpen-testuak agertzen dira bertso-formaz. [1]
Bruselako Bosman bildumagileak era anonimoan erosi zuen Frantzian 1968an eta, urte horretan bertan, dohaintzan eman zitzaion Amsterdameko Rijksmuseumi. 1977tik, Utrechteko Catharijneconvent Museoak dauka mailegutan.[2]
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honelako irudikapen alegorikoak oso gogokoak ziren 1600 erdialdera, eta erakusten dute pertsona guztiek ez zutela erlijio-talde jakin batean kokatu behar izan.[3]
Margolanean, Joan Kalbin saiatzen da bere ezkerreko eskuaz laranja erdia Aita Santuaren eltzera botatzen eta beste erdia, berriz, estutu egiten du arkumearen gainera zuku guztia askatzeko. Laranja, hemen, kalbinismoaren eta Orangeko Etxearen arteko uztarriaren sinboloa da. Marrazkiak erakusten du Erreformaren zaleak zertxobait nagusitu zirela proportzioan beste erlijio batzuk baino, beste erlijio batzuen eragina ere onartu behar zuten arren.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Txantiloi:Neerlandera Rijksmuseum, ed. (2016ko ekainaren 28a)..
- ↑ Txantiloi:Neerlandera RKD, ed. (2016ko ekainaren 28a)..
- ↑ .
- ↑ .