Edukira joan

Bakearen ikurrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerald Holtomek diseinatutako ikurra.
Bakearen usoa.
Japoniako bakearen kurriloa.

Bakearen hainbat sinbolo modu askotara erabili dira hainbat kultura eta testuingurutan. Usoa eta olibondo adarra sinbolikoki erabili zituzten lehen kristauek, eta, azkenik, bake sekularraren sinbolo bihurtu ziren, Pablo Picassoren usoaren litografia batek Bigarren Mundu Gerraren ondoren ezagun egin zuena.

Uso zuri bat, olibondo adar batekin mokoan. XX. mendeko gerren osteko bakearen sinbolotzat onartua izan zen. Uso honek jatorri biblikoa du. Noeren ontziaren kontakizunean agertzen da lehen aldiz, eta Uholde Handiaren ondoren munduaren egoera zein zen ikusteaz arduratzen zen hegazti askatua.

Holtomen diseinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadan, "bakearen ikurra", gaur egun ezagutzen den bezala ("maitasuna eta bakea" ere esaten zaio), Gerald Holtomek diseinatu zuen Desarme Nuklearrerako Kanpaina Britainiarraren (CND) logotipo gisa. Erresuma Batuko bakearen aldeko mugimenduaren abangoardian zegoen taldea da, eta gerraren aurkako eta kontrakulturaren ekintzaileek hartu zuten Estatu Batuetan eta beste leku batzuetan.

1958ko apirilaren 4an, Bakearen ikurra ☮ lehen aldiz erabili zen, Gerald Holtomek diseinatua. Armagabetze nuklearra hitzen ingelesezko siglak konbinatzen ditu –nuclear disarmament–, itsas-armadaren bandera bidezko keinu-semaforoaren alfabetoa erabilita. Gerra nuklearraren aurka Ekintza Zuzenerako Batzordeak antolatutako Aldermastoneko lehen martxarako diseinatu zuen eta gerora bakearen ikur bezala egin da ezagun mundu guztian.[1] Sinboloa itsas semaforoaren seinaleen gainjartze bat da "N" eta "D" letretarako, "desarme nuklearra" esan nahi duela suposatzen dena, eta, aldi berean, Goyaren Maiatzaren hiruko fusilamenduak (1814) margolanari erreferentzia gisa jarduten du.

Estatu Batuetan, Bayard Rustin bakezaleak sartu zuen, Martin Luther King-en lagunak. 1960ko hamarkadan, Vietnamgo gerraren aurkariek asko erabili zuten, eta hippyen artean modan jarri zen.

Japoniako ikurra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonian, de facto origamiko kurriloa bakearen sinbolotzat hartu zen.[2]

2016an, komunikazio globalean adituak ziren "Trapped in Suburbia" ren ekimenez, UNESCOren laguntzarekin, bakearen bandera bat diseinatu zen herrialde bakoitzeko, eta herrialde bakoitzeko artista eta diseinatzaile grafiko nabarmenei eskatu zitzaien haren diseinua. Ideia bandera bakar baten inguruan adostasuna lortzeko zailtasunaren ondorioz sortu zen, sinboloek, bakearen kontzeptuek eta koloreek esanahi desberdinak baitituzte hainbat kulturatan.[3] Ez dira oso ezagunak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]