Bakerren kiste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bakerren kiste
Deskribapena
Mota Gaixotasun genetikoa
Synovial cyst (en) Itzuli
Espezialitatea Erreumatologia
Identifikatzaileak
GNS-9-MK 727.51
GNS-10 M71.2
GNS-9 727.51
DiseasesDB 1224
MedlinePlus 001222
eMedicine 001222
MeSH D011151
Disease Ontology ID DOID:9751
Kiste popliteodun belauna, erresonantzia magnetikoz ikusita. (Urdinez; kistea)

Bakerren kistea, kiste popliteo moduan ere ezaguna, belaunaren atzean agertzen den likido edo fluido metaketa bat da.

Normalean ez du sintoma nabaririk agertzen, baina agertzekotan hantura eta belaunaren atzealdeko zonaldearen mina dira ohikoenak. Kistea apurtzen baldin bada, bernaren min hori modu adierazgarri batean larrituko da, hanturarekin batera. Salbuespen moduan, kasu oso larrietan tronbosiak, neuropatia periferikoak, eta iskemia bezalako gaixotasunak agertu ahalko lirateke.

Ohikoena, patologia hau belauneko arazo intra-artikularrekin batera agertzea da, haien artean, osteoartitisa edo menisko-malkoak.

Histologikoki, kistearen paretak fibrosidun ehun sinobiala ematen dute, eta posiblea litzateke baita ere, hantura kronikoa agerikoa izatea. Batzuetan, gorputz osteokartilaginotsuak aurkitu ditzakegu kistearen barnean, belaunaren giltzaduran ikusgarriak ez diren arren. Kiste hauek, ondorengo belauneko minaren kausa izan daitezke, giltzadura barneko lesioaren tratamendu kirurgikoaren ondoren ere, iraunkorra izan daitekeena.

Normalean, erresonantzia magnetikoaren bidez aurkitzen dira, eta zenbat eta handiagoa izan kistea, errazagoa izango da baita ere haren aurkikuntza.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodi edo eskualde popliteoa.
Irudi honetan argi ikus daiteke modu eskematiko batean Bakerren kistearen kokapen zehatza. Mintz arteko muskulua eta gastronemikoaren kokapena ere adierazita ageri da.

Baker kistea muskulu bikien eta mintzarteko muskuluaren tendoien artean agertzen da, femurraren kondiloaren atzean.

Kasu batzuetan, belauneko artikulazioko poltsa sinobialak protuberantzia bat sor dezake, hodi popliteoaren barruan, belaunaren atzean. Protuberantzia hau handitzen doan heinean, uki daiteke eta kiste baten antza hartzen du.

Kiste mota hauek, belaunaren barrunbe sinobialarekin komunikazio zuzena mantentzen dute, baina banatuta ager daitezke baita ere.

Benetazko Bakerren kiste bat, begi bistaz ikusita (Gorpua). Ikusi daitekenez, kistea ehun horixka moduan agertzen da.

Kasu larrienetan kisteak inguruko egiturak kaltetzen ditu, belaunaren atzeko aldean mina eraginez eta zenbaitetan bernaren muskuluak urratuz.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kistedun belaun baten alboko ikuspegia (erresonantzia magnetikoa)

Diagnostikoa pazientearen azterketaren bidez egin ohi da. Bakerren kistea errazagoa da zangoaren atzeko aldetik ikustea, pazientea zutik dagoelarik, haren belaunak guztiz hedatuta. Hala ere, palpazioaren bidez aurkitzeko, belauna pixka bat tolestea komeni da. Behin zeozer arraroa sumatuta, diagnostikoa konfirmatu beharra dago, eta horretarako ultrasonografia erabiltzen da.

Beharrezkoa izatekotan, eta arteria popliteoaren aneurismaren susmorik ez badago, kistearen fluidoaren aspirazioari ekin diezaiokegu, kontu handiz.

Oso arraroa eta aldi berean oso arriskutsua den konplikazio bat, odol proben eta ultrasonografiaren bidez baztertua izan beharko litzatekena susmorik egonez gero, zain tronbosi sakona da. Modu azkar bat hau gertatzen dela baieztatzeko, zangoaren edema da, kisteak egitura baskularrak konprimitzearen ondorioz sortutakoa.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontuan izatekoa da, kisteak berez duela sintomarik sortzen, beraz,  belaunean beste asaldura bat egoten da, hala nola, artritisa eta hau izango da sintomak sortuko dituena.

Kiste honen lehengo tratamendua ez da ebakuntza izango lehenengo sei asteetan, honek odol hodien edo nerbioen integritatea mintzen ez badu. Errehabilitazio periodo honetan flexibilitatea landu behar da zurruntasuna eragozteko.

Tratamendu metodoen artean badaude metodo batzuk mina arintzen dutena. Sintomak arintzeko metodoen artean, atsedena hartzea, beroa eta hotza jartzea edota hanka jasota izatea egongo lirateke. Kiste honen tamaina ere txikitzeko kortikostereoidea injektatzen da eta honek hantura jaisten du, honek eragiten dituen sintomak murriztuz.

Kistearen eszisioa lehenik artikulazio barruko tratamendua erabili gabe ez da komenigarria, izan ere, kistea berriro agertzeko probabilitate handia dago. Baliteke berragerpen posibilitate anitz hauek artikulazio barruko patologia eta horrekin lotutako fluido isurtzearekin lotuta egotea.

Bakerren kistearen ebakuntza egiteko orduan, bide desberdinak daude: posteromedial mugatua, posteromedial luzea eta posteromedial zuzena. Atzeko zuzenari dagokionez, hobi popliteoaren gainean S itxura duen ebakidura bidez egiten da, gaixoa ahoz behera dagoelarik. Azaleko faszian ebakidura bat egiten da eta mintz arteko muskulua eta muskulu bikiaren buru mediala identifikatzen dira. Buru hau alboratzen da kistera iristea eta artikulazioarekin komunikazioa errazteko.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat ariketek gehiegizko presioa sor dezakete belaunean eta hori kaltegarria izan daiteke kiste hau pairatzen duten banakoengan. Hona hemen saihestu beharreko hainbat ekintza: kukubilkatzea (sentadilak egitea), belauniko egotea, pisu handiak jasotzea, eskalada eta korrika egitea. Hala ere, beste ariketa fisiko mota batzuek mina arintzen lagundu dezakete, eta fisioterapeuta baten argibideak lagungarriak gerta daitezke, koadrizepsa eta lotailu patelarra indartzeko edo hedatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]