Balano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Balanoak (Balanus balanoides) haitzari itsatsita

Balanoa (Balanus) Balanidoen familiako krustazeo zirripedioen generoa da.

Lanpernaren antzekoak dira, eta oinik ez izatea eta kono zatituaren itxura izatea dituzte haiekiko desberdintasunak. Alderik zabalena haitzetan itsasten dute eta alde estuenean lau kusku dituzte, bere gogora ireki edo ixten dituztenak.

Itsasoko urak estaltzen dituen harkaitzetan eta itsasontzietan bizi dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balano Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]