Balcombe Streeteko segada
Balcombe Streeteko segada | |
---|---|
![]() | |
Mota | bahituak hartze razzia |
Denbora-tarte | 1975eko abenduaren 6a - 1975eko abenduaren 12a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Balcombe Streeteko segada, 1975eko abenduaren 6 eta 12 artean, Erresuma Batuko Londres hiriburuan Behin-behineko IRAk eta Metropolitar Polizia Zerbitzuak parte hartutako gertakizun bat izan zen.
Gertakari honetan parte hartu zuten IRAkideek Balcombe Streeteko taldea izena jaso zuten.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974 eta 1975ean, Londres hiria 14 hilabete luzeko Behin-behineko IRAren tiroketa, hilketa eta bonba kanpaina bat jasaten ari zen.
Segada Hugh Doherty, Joe O'Connell, Edward Butler eta Harry Duggan IRAkideek Mayfair barrutian Scott's jatetxea tirokatu eta ihesaldian Metropolitar Poliziak atzetik jarraitu zituenean hasi zen.
Lau IRAkideak 22b Balcombe Streeteko etxebizitzan sartu eta bertan bizi ziren John eta Sheila Matthews senar-emazteak bahitu zituzten, kanpoan britainiar poliziak inguratu zituzten bitartean. Behin-behineko IRAren kideak zirela eta bahituak askatze aldera Irlandarako hegaldi bat eskatu zuten, baina Scotland Yardek beren eskakizunari uko egin zion.
Azkenik, bi aldeen arteko hainbat negoziaketa egunen ondoren, IRAkideek bahituak aske utzi eta beren buruak britainiar poliziari atxilotu zitzaten entregatu zizkioten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]