Baldintzapen klasiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Pauloven Zakurrei buruzkoa da; Musika taldeari buruzkoa beste hau da: «Pavloven Zakurrak (musika taldea)».

Baldintzapen klasikoa jokabidearen 1. solairua da, ikaskuntzaren mekanismorik errezena. Pavlovek ikertu zuen txakurren esperimentuetan.

Baldintzapen Klasikoko Pavloven esperimentuan frogatzen da seinaleztapen erlazioa ikas daitekeela: estimulu neutro bat, normalki erantzun organikorik sortzen ez duena (kanpai-hotsa, argia, …), estimulu naturalekin batera askotan aurkeztua izan eta gero, estimulu eraginkor bihurtzen da. Estimulu neutroa, estimulu naturalaren seinalea dela ikasten da.

Fisikoki, erreflexu baldintzatuak, burmuineko alde desberdinen lotura neuronalak suposatzen ditu (normalean lotura gabe dauden aldeen artean). Lotura horiek, aldiz, ez dute betirako irauten, garunak bizitzarako zentzurik ez duten lotura horiek edota ikaskuntza horiek egozteko mekanismoak baditu eta. Beraz, terapia konduktistak emaitza iraunkorrik ez duela ematen ondorioztatu behar dugu.

Pavlovek ez zuen bakarrik kanpai-hotsa estimulu bezala erabili, geroago beste estimulu batzuk erabili zituen, entzumenezkoak zein bisualak, “erantzun baldintzatua” deitzen zuena produzitzeko. Bere esperimentuak baldintzapen klasikoaren adibideak dira, teoria konduktistan parte hartzen dutenak. Pavloven ideiak prozesu mental guztiak alde batean uzten ditu inportantzia handiagoa emateko jokabide behagarri eta neurgarriei. Bere esperimentuak garrantzia handia izan zuten psikologian metodo zientifikoa garatzeko, eta teoria-ikaskuntza eredu ezagutuenetariko baten garapena baimendu zuen.

Baldintzapen klasikoa estimulu-erantzun ikaskuntza bezala ere ezagutzen da. Ikaskuntza asoziazioaren bitartez eragina izateko, hasieran estimulu baldintzatugabea aurkeztu behar da. Estimulu hau era automatikoan erantzun bat sortarazten du organismoan. Pavloven esperimentuaren kasuan, estimulu baldintzatugabea janaria zen. Estimulu honek organismoan sortzen duen erantzuna erantzun baldintzatugabea deitzen da. Erantzun baldintzatugabea txakurraren listu-jariaketa zen.

Gero, estimulu neutro bat aurkeztea beharrezkoa da. Esperimentuaren kasuan: kanpai-hotsa, ikaskuntza baino lehen ez zuena erantzunik produzitzen. Estimulu hau aldi askotan aurkezten bada estimulu baldintzatugabearekin, estimulu neutroak estimulu baldintzatuan bihurtzen da. Honek estimulu baldintzatugabearen erantzun antzeko bat sortzen du.

Baldintzapen klasikoaren eskema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estimulu neutroa estimulu baldintzatugabearen aurrean aurkeztu behar da beti, segundoko hamarren batean eta 2 segundoren arteko epean.

Estimulu neutroa eta estimulu baldintzatugabeen asoziazioa 20 eta 30 aldi bitartean errepikatu behar da baldintzapena eraginkorra izateko.

Estimulu neutroa bada soilik, estimulu baldintzatugabea aurkeztu barik, baldintzapena desagertuko da, eta erlazio baldintzatuaren iraungiera gertatuko da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]