Edukira joan

Balerko setioa

Balerko setioa
Filipinetako Iraultza
Data1898ko uztailaren 1a - 1899ko ekainaren 2a
LekuaBaler
Koordenatuak15°45′33″N 121°33′44″E / 15.75917°N 121.56222°E / 15.75917; 121.56222
EmaitzaFilipinar garaipena
Gudulariak
 Espainia (erregezaleak)  Filipinak (matxinoak)
Buruzagiak
* Enrique de las Morenas y Fossi  
Indarra
Kapitain bat, 2 teniente, teniente mediku bat, 53 ehiztari, apaiz bat, 2 fraide 800
Galerak
17 hildako
6 desertore
700 (hildako eta zauritu)

Balerko setioa, 1898ko uztailaren 1a eta 1899ko ekainaren 2a artean, Filipinetako Iraultzan zehar, Luzon uhartean filipinar matxinatuek Baler herriko elizan gotortutako espainiar destakamentu militar baten aurka burututako setioa izan zen.

1898ko abenduan Espainia eta AEBek Parisko Hitzarmena sinatu eta Filipinak Espainiar Inperioaren kolonia izatetik AEBen kolonia izatera igaro ziren.

Halere, setioak hitzarmen hori aintzakotzat ez hartu eta 1899ko ekainaren 2rarte Balerko espainiar soldaduak beraiek baina askoz ere gehiago ziren filipinar matxinoei ez ziren errenditu, setioak 337 egun iraunez. Horregatik, espainiar herri kulturan soldadu talde horren adorea eta egoskortasuna ospetsu egin eta Filipinetako Azkenak ezizena jaso zuten.

Filipinar agintariek espainiarrek eskatutako baldintza ohoretsudunak zituen kapitulazioa onartu zuten, eta preso hartu gabe, Manilara joatea utzi zieten, bertan, Emilio Aguinaldo filipinar presidenteak espainiar destakamentuaren kemena goraipatuz dekretua argitaratu zuen. Filipinetako hiriburuan harrera jendetsua izan ondoren Espainiara itzuli zituzten.

Espainiar destakamentua 61 gizonez osatua zegoen: kapitaina, 2 teniente, teniente medikua, 53 ehiztari, apaiza eta 2 fraide. Guzti hauen artean 2 euskal herritar zeuden:

Setioan parte hartutako filipinar matxinoak 800 inguru izan ziren.

Espainiarrek 17 hildako eta 6 desertore izan zituzten.

Filipinarrek 700 hildako inguru.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]