Baliarrain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baliarrain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Baliarrain, Euskal Herria.jpg
Baliarrain udalerriaren herrigunea eta inguruko baserriak, Abaltzisketatik ikusita.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Baliarrain
Alkatea Olatz Iriarte Argaya (HERRITARRAK)
Posta kodea 20259
INE kodea 20904
Herritarra baliarraindar
Kokapena
Koordenatuak 43° 04′ 10″ N, 2° 07′ 42″ W / 43.0694191°N,2.1283913°W / 43.0694191; -2.1283913Koordenatuak: 43° 04′ 10″ N, 2° 07′ 42″ W / 43.0694191°N,2.1283913°W / 43.0694191; -2.1283913
Baliarrain hemen kokatua: Gipuzkoa
Baliarrain
Baliarrain
Baliarrain (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 2,70 km2
Garaiera 292 metro
Distantzia 36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 148 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 16)
% 55,1 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 44,9
Dentsitatea 54,81 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 35,05
Zahartze tasa[1] % 18,68
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 172,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,35 (2011)
Genero desoreka[1] % -22,22 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,78 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 81,25 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 58,5 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615 - 1991. urtea
Webgunea http://baliarrain.net/


Baliarrain Gipuzkoako erdialdetik pixka bat hego-ekialdera dagoen udalerri euskaldun bat da, Tolosaldea eskualdekoa. 2,5 km² ditu, eta 148 biztanle zituen 2015. urtean. Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. UEMAko kidea da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliarraindik hurbilen dagoen herria Ikaztegieta da, Baliarraindik 3 bat kilometrora. Orendain eta Altzaga herriak ere Baliarraindik gertu daude; bi herri horiekin baturik, 1960ko hamarkadan Iruerrietako udalerri berria osatu zuen Baliarrainek.

Inguru naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliarraingo mendi nabarmenenak Astatokomendia eta Belkoain dira, 455 eta 447 metroko altuerarekin, hurrenez hurren.

Ibiurreko urtegia herrian dago kokatuta, eta Tolosaldea urez hornitzen du.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian Baliarraini buruzko lehen aipamena XIV. mendetik dator, Ikaztegieta, Tolosa eta Orendain aipatzen diren dokumentu batetik alegia. Izan ere, Baliarrain ez zen udalerri independente izan 1615 arte, orduan Tolosatik banandu zela. Horren ondoren, Amezketa, Altzo eta Abaltzisketa udalerriekin batera "Amezketako Batasuna" eratu zen. Erakunde horren helburua herri txiki horien interesak Gipuzkoako Batzar Nagusietan defendatzea zen.

Espainiar estatuak gaur egun duen probintzia antolaketa ezartzean XIX. mendean, Baliarrain udalerri bihurtu zen. Haren tamaina txikiak eraginda, historian zehar arazo ekonomiko ugari izan ditu. Horrek bultzatuta 1967an inguruko Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen. Herri horiek 1991n berriz banandu ziren.

Andoaingo eta Tolosaldeko ur beharrizanak asetzeko 1990eko hamarkada bukaeran, Gipuzkoako foru aldundiak urtegi berri bat eraikitzea proposatu zuen Baliarrain herrian, Ibiurreko urtegia. Urtegiaren eraikitzea iragartzeak kontrako erantzun ugari sorrarazi zituen Tolosaldeko eta Baliarraingo biztanle askoren aldetik. Atzerapen askoren ondoren hala ere, 2004ko otsailean urtegiaren lehen harria jarri zen.

Urtegiaren eraikitze lanak 2008. eta 2009. urteen artean amaitzea espero da.Urtegiak guztira 6,5 hektometro kubo izango du eta haren uharkak 70 metroko altuera. Andoaingo eta Tolosaldeko beste 12 udalerrien ur beharrizanak beteko ditu urtegiak, guztira 55.000 pertsonaren ur-laster beharrak alegia. Urtegia eraikitzearekin batera, ur zikinak tratatzeko araztegi berri bat eraikiko da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliarraingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Baliarrain Gipuzkoan biztanle gutxien duten herrietako bat da, Orexarekin batera. Industrializazio prozesuak herria hustu egin zuen XIX. mende amaieratik. 1967. urtean, eta biztanleria galera hori saihesteko, Baliarrain Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen Iruerrieta herria sortuz. Hiru herriek batera, 800 biztanle inguru zeuzkaten eta 13,7 kilometro koadroko azalera.

Iruerrieta sortu zuten hiru herriak 1991n banandu ziren berriro ere, eta gaur egun independente jarraitzen dute. Herrien batzearen aurretik Baliarrainek 180 biztanle zituen, baina 1991rako ia erdira murriztua zen kopuru hori, guztira 99 biztanle baino ez ziren geratzen. 1970eko hamarkadako industrializazio prozesuak beraz, eragin latza izan zuen herrian, eta hainbat biztanlek herria utzi zuten.

2004tik biztanleriak jaitsiera txiki bat izan du, izan ere, eraikiko den Ibiurreko urtegiak etxe batzuk eraitsi beharra ekarri du. Urtegia 2008rako amaiturik egongo da.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi alderdik aurkeztu zuten hautagai zerrenda azken udal hauteskundeetan Baliarrainen: herriko talde independente batek (Herritarrak izenekoa) eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Herritarrak: 53 boto.
  • Alderdi Popularra: 0 boto.

Emaitza horiekin, Martzelino Dorronsoro Galarraga bihurtu zen Baliarraingo alkate, 53 botorekin (botoen % 100). Alderdi Popularra ordezkaritzarik gabe geratu zen, batere botorik jaso ez zuenez.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Martzelino Dorronsoro Galarraga 2003-2007
2007-
Herritarrak

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliarrainek abuztuaren 15ean ospatzen ditu bere jaiak, Jasokundearen jaiak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundearen Andra Mariren eliza eta Lopetedi baserria aipatzekoak dira.

Baliarraindar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baliarrain Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
  1. a b c d e f g (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .