Baliko zaldi

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Baliko zaldia
Status iucn3.1 VU eu.svg

Kontserbazio egoera: Ahula
COLLECTIE TROPENMUSEUM Paard aan strand Bali TMnr 10013323.jpg


Jatorrizko herrialdea(k):
 Indonesia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

Baliko zaldia

Sinonimoak
Baliko ponia

Baliko zaldia Bali uharteko bertako zaldi arraza bat da. Indonesia aldeko zaldi txiki hau bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da, eta aintzineko arraza bat da.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Jatorria eta arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean ikertzaileek zaldi txiki hauen jatorriari buruzko ikerketan, Mongoliako zein Mendebaldeko Asiako poniak Baliko ponien arbasoak zirela ondorioztatu zuten.

Nahi datu topatu zuten jakiteko hainbat zaldi Txinatik Indonesiako Javara eramanak izan zirela e Tang dinastiako urtetan (627–649 K.A.)[1].

Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik haibeste uharte izatea uhartedian poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia eta Sumba eta Sumbawa poniak[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliko poniak, nahiz eta txikiak izan, oso indartsuak dira.[3] Beren kabuz ondo moldatzen dira, eta zaldizainen zaintzarik gabe aurrera ateratzen ohiturik daude.

Poni hauek oro har ez dira ferratzen, eta oso landatarrak dira. Apo sailduak dituzte, eta zango indartsuak.

Baliko poniek arraza zaharren "antzinako zaldi markak" dituzte, hau da, marrak dituzte bizkarrean zehar eta besaburuetan zein hanketan: "zebra marrak".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://imh.org/horse-breeds-of-the-world/bali/
  2. http://www.lexiqueducheval.net/lexique_races_b.html
  3. http://www.theequinest.com/breeds/bali-pony/

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) Baliko zaldiari buruzko artikuloa

(Ingelesez) Artikuloa arrazari buruz