Balj ibn Bishr al-Qushayri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balj ibn Bishr al-Qushayri
Al-Andaluseko valia

741 - 742ko abuztuaren 7a
Wali of Ifriqiya (en) Itzuli

741 - 742ko abuztuaren 7a
Kulthum ibn Iyadh al-Kushayri (en) Itzuli - Handhala ibn Safwan al-Kalbi (en) Itzuli
Bizitza
HerrialdeaOmeiatar Kaliferria
HeriotzaKordoba742ko abuztuaren 7a
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta buruzagi militarra

Balj ibn Bishr al-Qushayri (arabieraz: بَلْج بن بِشْر الْقُشَيْرِيُّ الهَوازِنِيِّ‎Balŷ ibn Bišr al-Qušayri) al-Andaluseko hamazortzigarren valia izan zen (741-742).[1]

Kulthum ibn Iyadh al-Kushayri siriar armadako jeneralaren iloba zen. Bere osaba hil zenean, Tangerren errefuxiatutako tropa siriarren agintea hartu zuen, iparraldeko Afrikako berbereek garaituak izan ondoren. Bereber matxinada al-Andalusera hedatu zenean, Siriako kontingenteak- garai hartan al-Andalusko valia zen Abd al-Malik ibn Katan al-Fihrirekin hitzartu ondoren- 741ean Iberiar Penintsulara pasa ziren, non matxinatuak garaitu zituzten. Hala ere, valiarekin zituen desadostasunak zirela eta, Balch ibn Bishr, Kordobara joan zen bere tropekin. Hauek Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri boteretik kendu ondoren, vali berri bat izendatu zuten: Balj ibn Bishr bera.

Borrokaren emaitza siriarren aldekoa izan arren, Balj ibn Bishr urte horretan bertan hil zen jasandako zaurien ondorioz, eta, beraz, bere tropek beste jeneral bat izendatu zuten vali berri, Thalaba ibn Salama al-Amili. Thalaba ibn Salama 'yemendar' bat zen, andalustar arabiar gehienak bezala, eta ez siriar 'Qays' tribukoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Collins, Roger. (1983). Early Medieval Spain. New York: St. Martin's Press, 168 or. ISBN 0-312-22464-8..