Ballantyne Pierreko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ballantyne Pier zamaketaren greba gunea izan zen Vancouverren, 1935eko ekainean. Kaia propietate federalekoa zen, National Harbors Board-ek 1923an eraikia. Grebak Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldean zehar eman ziren eta horrek I.L.W.U. ri negoziatzeko eskubidea eman zion. 

Ballantyne Pierreko guduaren historia 1912 urtean hasi ziren, Nazioarteko Zamalari Elkartea (ILA) kostako langileak antolatzen hasi zenean Kanadan. Grebak hastean, nagusiekin  konfrontazioak izan zituzten, baina soldata igoerak lortu zituzten hurrengo urteetan. Egoera horrek jarraitzen zuenez, nagusiak Zamalari Elkartea apurtzeko helburua hartu zuten. 

1923ko urrian piztu zen greba, non 1400 gizon batu ziren Vancouverreko kostako piketeetara.Hala ere, hornidurak kontrako alderdikoek egin zituzten. Zamalariei 350 gizon armatuk eman zieten ongietorria gertu zegoen itsasontzi batean. Grebalariei beldurrarazte hau egiteak, itsasontziak sindikalizatu gabeko langileek kargatzen eta deskargatzen ari zirelaz gain, greba bi hilabete beranduago geldiarazi zuen.

1923ko grebak Nazioarteko Zamalari Elkartea erabat hautsi zuen eta laster beste erakunde batek ordezkatu zuen, Vancouver and District Waterfront Workers' Association (VDWWA).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Columbia Britainiarra
Artikulu hau Columbia Britainiarrako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.