Balleny uharteak
| Balleny uharteak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Brown Peak (en) |
| Garaiera | 1.524 m |
| Mota | uharte multzoa |
| Azalera | 792 km² |
| Eponimoa | John Balleny (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 66°55′00″S 163°45′00″E / 66.916666666667°S 163.75°E |
| Kokapena | Antartika |
| Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
| Ur-gorputza | Somov itsasoa |
Balleny uharteak (ingelesez: Balleny Islands) Antartikako kostaldean dagoen uhartedi bat da, Zeelanda Berriak haren jabetzakoa dela aldarrikatzen duena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Balleny eta Thomas Freeman baleazaleak izan ziren uharte hauek ikusten lehenak, 1839. urtean.[1] Ballenyren izena jaso bazuten ere Freeman izan zen uharteetara iristen lehena, 1839ko otsailaren 9an. Hura izan zen Zirkulu polar antartikotik hegoaldera egin zen lehen desenbarkoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeano Australean daude, Somov itsasoan. Hiru uharte nagusi ditu uhartediak, iparraldetik hegoaldera:
- Young uhartea (inguruan ditu Pillar, Seal arrokak, Row uhartea, Borradaile uhartea eta Beale zutabea)
- Buckle uhartea (inguruan ditu Scott konoa, Eliza konoa, Chinstrap uhartea, Sabrina uhartea eta Monolitoa)
- Sturge uhartea
Guztira 792 km²-ko azalera dute uharteek eta punturik altuena Surge uharteko Brown Peak (1.524 m) mendia da.[2]
Lurralde aldarrikapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeelanda Berriak uhartediaren jabetza aldarrikatzen du Ross Dependentziaren barnean. Aldarrikapen guztiak Itun Antartikoa dela eta geldituta daude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) RANR, Vickridge, G. L. W. , Lieutenant. (1972-01-30). «The RAN in Antarctic Waters» Naval Historical Society of Australia (kontsulta data: 2025-10-04).
- ↑ «SCAR Composite Gazetteer» data.aad.gov.au (kontsulta data: 2025-10-04).
