Edukira joan

Ballygawleyko autobus atentatua

Ballygawleyko autobus atentatua
Mapa
Motabonba erasoa
Data1988ko abuztuaren 20a
Estatu burujabeErresuma Batua
Koordenatuak54°30′13″N 7°10′02″W / 54.5036°N 7.1672°W / 54.5036; -7.1672
Pertsona hilak8
Pertsona zaurituak28

Ballygawleyko autobus atentatua, 1988ko abuztuaren 20ean, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Behin-behineko IRAk Ballygawley herritik hurbil dagoen Curr eremuan Britainiar Armadako soldaduak zeramatzan autobus baten aurka burututako bonba bidezko atentatua izan zen.

Abuztuaren 19 eta 20 arteko gauean autobus batek RAF Aldergrove kuarteleko 36 britainiar soldadu Omagh herritik hurbileko base militar batera zeramatzan. Soldaduak Ipar Irlandan 2 urteko zerbitzutik jafa 18 hilabete beteak zituzten, eta orduantxe Ingalaterran oporraldia izatetik bueltan zetozen.

Abuztuaren 20eko 0:30ak aldera, autobusa Ballygawley eta Omag herrien arteko errepidean zihoan. Une hartantxe, IRAkideek errepidean ezarritako 91 kilo semtex lehergailua zuen bonba bat lehertuarazi zuten, bonba lehertuarazteko 300 metro luzeko kable bat erabiliz.

Eztandak autobusa errepidetik 30 metrora altxarazi zuen, soldaduak errepidearen aldameneko hesi eta larreetara jaurtiz. Errepidean 1,8 metro sakoneko kraterra sortu zuen, eta gorputz zatiak eta metal bihurritua eremu zabal batera sakabanatu.

Eztanda gertatu ondoren bertaratu eta atentatuaren biktimei laguntza eskeini zieten aurreneko pertsonen artean Omagh Protestant Boy's musika banda loialistako kideak izan ziren, heurak ere Portadown herrian desfile batean parte hartu ondoren autobusez baizetozten.

8 soldadu hil eta 28 zauritu ziren, hildakoak: Jayson Burfitt (19 urte), Richard Greener (21), Mark Norsworthy (18), Stephen Wilkinson (18), Jason Winter (19), Blair Bishop (19), Alexander Lewis (18) eta Peter Bullock (21).

Behin-behineko IRAren Ekialdeko Tyroneko Brigadak atentatu honen ardura aldarrikatu zuen.

8 britainiar soldadu hil eta 28 zauritu ziren. Atentatu honen ondorioz, Britainiar Armadak Tyrone konderrian soldaduak ekarri eta eramateko helikopteroak erabiltzen hasi zen.

Atentatu hau jazo eta bi hilabetera, Britainiar Gobernuak hedabideetako ahots zentsura ezarri zuen, honen ondorioz britainiar telebista kate eta irratietan Sinn Féin alderdi politikoa eta Behin-behineko IRAkideen ahotsak emititzea debekatu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]