Edukira joan

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala
Datuak
Motapublic body in Spain (en) Itzuli, financial regulatory agency (en) Itzuli eta registration authority (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaCarlos San Basilio Pardo
Egoitza nagusi
JabeaState Secretariat for the Economy and Business Affairs (en) Itzuli
Historia
Sorrera1988
webgune ofiziala

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala[1] (gaztelaniaz: Comisión Nacional del Mercado de Valores edo CNMV[2]) burtsa gainbegiratu eta ikuskatzeko organo gorena da[3].

Bere egiteko nagusiak dira merkatuak nahiz negoziaketetan dabiltzan instituzio eta enpresa guztien ekintzak ikuskatu eta aztertzea. Dagokion lana eraginkortasunez egin ahal izateko, CNMVk ahalmena dauka Burtsan ezarritako arauak betetzen ez dituztenei zigorra jartzeko. Dirutan ordaindu beharreko zigorrez gain, CNMVk arau hausleen kotizazioa eten dezake eta arauak betetzen ez dituzten horiek merkatutik kanpo ere utz ditzake.

CNMVren eginbeharren artean dago eskaera eta eskaintzan oinarritutako prezio egokiak jartzea. Horrez gain, burtsa parkean dabiltzan zurrumurru guztien eta eragiketa zikinen adierazgarri izan daitezkeen prezio aldaketa susmagarrien berri izan behar du. Halako prezio aldaketak gertatzen direnean, CNMVk balorearen kotizazioa aldi baterako eten, eta ikerketa bat egiten du zer gertatu den jakiteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Banka eta Aurrezkia Hiztegia ] [2019]
  2. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
  3. CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1926/zer-da-cnmv Argia, 2004-01-11

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]