Baltasar Gracián

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baltasar Gracián
Gracián Graus.jpg
Bizitza
Jaiotza Belmonte de Gracián1601eko urtarrilaren 8a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Tarazona1658ko abenduaren 6a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea eta filosofoa
Genero artistikoa eleberri
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa

Baltasar Gracián y Morales (Belmonte de Gracián, Espainia, 1601eko urtarrilaren 8a - Tarazona, Espainia, 1658ko abenduaren 6a) espainiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesusen Lagundikoa zen. Nahiko zailtasun izan zituen, Lagundiaren barruan, gaur arteko eragina izan duten bere obrak argitaratzeko; hori zela eta, Lorenzo Gracián ezizenez izenpetzen zituen bere lanak.

Idazmolde kontzeptista zuen bere lanetan, trinkoa oso eta helburu didaktiko moralarekin. El Héroe (1630, Heroia) buruzagi idealari buruzko lana da. El oráculo manual y arte de prudencia (1647) esapide moralez eta aforismoz osaturiko bilduma da.

El Criticón (1651-1657, Kritikatzailea) da Graciánen obrarik ezagunena eta garrantzizkoena, ezkorra eta barrokoa, antzinako bizimodu idilikoa eta zibilizazioaren gaiztakeria kontrajartzen dituena, eleberri alegorikoaren moldean.

Graciánen lanen eragina Espainiako idazleengan bai, baina batez ere Europako idazleengan izan du indarra, batez ere, XVIII. mendeko idazleengan.

Ideologia politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpian argi agertzen da bere ideologia politikoa zein zen:

« Ez dago printzerik, bizi den artean, losintxarien artean heroi ez denik, eta gainerakoen artean onartua ez denik; baina, gero, egia osoa-osoa agertzen da, justizia eginez (...).

Potentzia militarra da ospearen oinarria. Armarik gabeko printzea hildako lehoia da, eta erbiek ere iraindu egiten dute.

 »
Baltasar Gracián y Morales
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baltasar Gracián Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]