Balutxistan (Pakistan)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Balutxistan
بلوچستان

Estatua PakistanPakistan
Hiriburua

Koordenatuak:

Quetta

30°12′0″N 67°01′0″E / 30.20000°N 67.01667°E / 30.20000; 67.01667Koordenatuak: 30°12′0″N 67°01′0″E / 30.20000°N 67.01667°E / 30.20000; 67.01667

Herritarra Balutxistandar
Gobernadorea Owais Ahmed Ghani
Balochistan in Pakistan (claims hatched).svg
Azalera
374.190 km²
Hizkuntzak Balutxiera
Pashtuera
Brahuiera
Persiera
Biztanleria
Dentsitatea
7.881.481 (2006)
22,7 bizt/km²
Web www.balochistan.gov.pk/

Balutxistan[1] Pakistango probintzia bat da. Balutxistan, gainera, zabalagoa den eskualde bateko partea da, Iranen eta Afganistanen ere izen bereko eskualdeak baitaude. Horrekin duen mugaz gain, iparraldean Administrazio Federaleko Tribu Eremuak, eta ekialdean Punjab eta Sindh probintziak ditu mugakide. Hegoaldean Arabiar Itsasoa dago.

Pakistango lau probintzietatik handiena da, 347.190 km2rekin, baina biztanleria txikiena du, 6,3 milioi 1994an. Hegoaldeko aldeak Mekran izena du eta erdialdekoak Kalat. Hiriburua Quetta da, Afganistango mugatik gertu dago eta Kandaharrekin lotura duen errepidea du.

Balutxistanen aurkitu dira Asiako hegoaldeko lehenengo nekazaritza-guneak, horietatik lehena Mehrgarh (K. a. 6500 urtekoa). 1950ean Omanek Balutxistango hainbat eskualde konkistatu zituen. Gaur egun txinatarren laguntzarekin Gwadarren portu bat egiten ari da, Karachiri duen garrantzia kentzeko asmoz.

1950ean Omanek Balutxistango lurralde batzuk bereganatu zituen, nahiz eta berehala Pakistanen esku utzi zituen. 1970etik aurrera Balutxistango mugimendu nazionalistak indarra hartu zuen, National Awami Party alderdia buru izanik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balutxistan (Pakistan) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]