Bamberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bamberg
Alemania Alemaniako udalerria
285px
Wappen Bamberg.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Bavaria
Eskualdea Frankonia Garaia
Barrutia Bamberg
Udalerria Bamberg
Postakodea 96001, 96052
Udal kodea 09461000
Geografia
Koordenatuak 49° 53′ 30″ N, 10° 53′ 30″ E / 49.891666666667°N,10.891666666667°E / 49.891666666667; 10.891666666667Koordenatuak: 49° 53′ 30″ N, 10° 53′ 30″ E / 49.891666666667°N,10.891666666667°E / 49.891666666667; 10.891666666667
Bavaria BA (town).svg
Bamberg hemen kokatua: Alemania
Bamberg
Bamberg
Garaiera 262±1 metro m.
Azalera 54,62 km²
Demografia
Biztanleria 71.167 biztanle
Dentsitatea 1.302,95 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0951
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Bamberg, Alemaniako hiri bat da, Bavaria estatuko Frankonia Garaia eskualdean dagoena. Nurenbergetik 63 kilometro iparraldera kokatzen da eta 70.004 biztanle zituen 2010eko azken erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Regnitz ibaiaren ertzean dago, honek Main ibaiarekin bat egin baino hiru kilometro lehenago hain zuzen ere. Regnitz ibaia bitan banatzen da eta tartean eratu diren uharteetan daude auzo batzuk, beste batzuk ibaiaren ertzetan eta azkenik Bergstadt auzoa Steigerwald mendizerraren aurreko muinoetan kokatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek ingurua utzi eta germaniarrak iristean Bambergeko elizbarrutia sortu zen, biztanle gehienak eslaviarrak zirelarik. Hiria lehenengo aldiz 902 urteko idatzi batean aipatzen da, Babenberch izenarekin, bertan ba omen zen Babenberg familiaren gaztelu bat. Familia ondorengorik gabe gelditu zenean saxoien esku gelditu zen eta hauek Würzburgeko elizbarrutian sartu zuten, 1007an Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak berriro elizbarrutik biak banatu zituen arte. Enperadore berak katedrala (1012an) eta Michaelsberg Apaizetxe beneditarra (1017an) eraiki arazi zituen.

XIII mendetik aurrera Bambergeko apezpikuak Inperioko printze ere izan ziren eta Bambergetik haratago zeuden lurralde askoren jabe bihurtu ziren, tartean Salzburgo, Karintia, Turingia eta Danubio ertzetako lursail ederrak. Sorginen aurkako auzi gogorrak ere burutu zituzten apezpikuek, batez ere 1626 eta 1631 urteen artean. 1647an Unibertsitatea sortu zen Academia Bambergensis izena zuena.

Bambergeko eslaviarrek Poloniara egin zuten alde 1719 eta 1753, gaur egun oraindik Bambrzy izena mantentzen dute eta Alemaniar jatorriko poloniarrak kontsideratzen dira. 1759an elizbarrutia eta barruan zituen ondasun guztiak Austriari saldu zitzaizkion baina Napoleondar Gerren ondoren Bavariaren barnean gelditu zen.

Lehen Mundu Gerran Munichen matxinada komunista bat izan zen eta Bavariako gobernuak Bambergera egin zuen alde egoera itzuli artean.

Gizateriaren Ondare[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran bonbardatu ez zuten alemaniar hiri gutxienetariko bat izan zen, hiritik gertu artilleria-lantegi bat zelako. UNESCOk hirigunea Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Bambergeko hirigunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Bamberg-altes-rathaus.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 624
Kokalekua Flag of Germany.svg Alemania
Eskualdea2 Europa eta Iparramerika
Izen ematea 1993 (XVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bambergeko katedrala (Bamberger Dom): 1004 eta 1012 artean eraiki zen. Sutea izan zuen eta 1111ean sagaratu zen katedrale berria. Erromanikoaren eta gotikoaren arteko nahasketa bat da. Dorreak 81 metrotako altuera dauka eta hiriaren sinbolo den zaldun baten estatua (Bamberger Reiter) ederra dauka.
  • Michaelsberg abadia (Kloster Michelsberg): XII mendeko abade-etxe beneditarra.
  • Jauregi berria (Neue Residenz): Apezpikuen XVII mendeko jauregi ederra. Aipatzekoa da Rosengarten lorategia ere.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bamberg