Ban Jelačićen plaza

Koordenatuak: 45°49′N 15°59′E / 45.817°N 15.983°E / 45.817; 15.983
Wikipedia, Entziklopedia askea
Josip Jelačić banaren estatua enparantzaren erdian.

Ban Jelačićen plaza (kroazieraz: Trg bana Jelačića) Zagrebeko alde zaharraren bihotzean dagoen plaza ezaguna da. Ilica eta Radićeva etorbideen arteko bidegurutzea da.

Oinezkoentzako enparantza denez jendea biltzen den plaza nagusia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII mendean eratu zen eta hasierako izena Harmica izan zuen. Hala ere, gaur egun inguruan dauden eraikinen artean zaharrena 1827koa da. 1866an Josip Jelačić banaren estatua ezarri zuten Austriako agintariek eta Ban Jelačićen plaza izena hartu zuen. 1947an Jugoslaviako gobernuak estatua kendu zuen.

Hasieran Medveščak errekak zeharkatzen zuen plaza baina 1898an estali egin zen eta Manduševac iturria eraiki zen.

1987an unibertsitateen topaketa egin zenean hiria berpiztu nahian enparantza berriztu zen. 1990an independentzia lortu zenean Josip Jelačić erreferentziatzat hartua izan zen eta berriz ezarri zen estatua enparantzaren erdian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

45°49′N 15°59′E / 45.817°N 15.983°E / 45.817; 15.983