Edukira joan

Banangoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Banangoa
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaDurangaldea
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daDantzari-dantza

Banangoa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta.[1][2] Lehen Banakoa izena ere erabiltzen zen, baina orain Banangoa erabiltzea lehenesten da.[3]

Dantzari-dantza dantza sortako hirugarrena da. Banangoa (hirugarrena),[4] Binangoa (laugarrena), Launangoa (seigarrena) eta Zortzinangoan (lehenengoan), dantzariek ez dute tresnarik (makila edo espata) eta dantzari-kopuruen arabera txandaka egiten dute, bakoitzak bere trebezia erakutsirik.[1] Banangoan dantzariak banan-banan ateratzen dira besteen aurrera oinarrizko zortziko oso bat dantza egitera.[3][5]

Dantzarien mugimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru zati bereiz ditzakegu: lehena Zortzinangoaren lehen zatiari dagokio, horrela zati hau bukatzean dantzarien posizioak hasieran posizioetan alderantzikatuta geratzen diren arte;[3]

Hasieran Bukaeran
1a 1b 4a 4b
2a 2b 3a 3b
3a 3b 2a 2b
4a 4b 1a 1b

Bigarren zatian, dantzariak banan-banan taldearen aurrealdera irtengo dira eta dantzaren oinarrizko pausoetan dituzten trebetasun pertsonalak erakutsiko dituzte;

Hasieran 1. dantzaria 2.dantzaria 3.dantzaria ... 8. dantzaria Bukaeran
4a 4b 1a 1b 2a ... 4b 4a 4b
3a 3b 4a 4b 1a 4b 1a 1b 4a 3b 3a 3b
2a 2b 3a 3b 4a 3b 4a 4b 3a 2b 2a 2b
1a 1b 2a 1b 2b 3a 2a 2b 3a 2b 3b 2a 1a 1b 1a 1b

Azkenik, berriro ere talde osoak jarduten du eta hasiera-hasierako posizioetara itzultzen da..[3]

Hasieran Bukaeran
4a 4b 1a 1b
3a 3b 2a 2b
2a 2b 3a 3b
1a 1b 4a 4b

Dantzari-dantzako 3. dantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txelu Etxebarria: dantzari, txistulari eta idazle.

Guztira dantzari-dantzak zortzi atal hauek ditu hasierako Agintariena (edo Ikurrin dantza) sarreraren ondoren:

  1. Zortzinangoa
  2. Ezpata joko txikia
  3. Banangoa
  4. Binangoa
  5. Ezpata joko handia
  6. Launangoa
  7. Makil jokoa (edo Makil dantza)
  8. Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa).

Dantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri.[6] Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarria begoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta [7][8][9] 1990an.[10]

Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b DANTZARI-DANTZA - Urte sasoiak. Labayru eta Ikastolen elkartea (kontsulta data: 2022-01-30).
  2. Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-01-30).
  3. a b c d e «Euskal Herriko Dantzak | Banango» www.dantzak.eus (kontsulta data: 2024-10-06).
  4. San Pedro 2011 - Dantzari Dantza: Banako. (kontsulta data: 2022-01-30).
  5. Cosicas agoizkas. (2008-06-26). Banangoa (Dantzari dantza). (kontsulta data: 2024-10-06).
  6. «Mutilen dantzak» garaltxu 2010-12-18 (kontsulta data: 2022-01-30).
  7. Etxebarria Goiri, Txelu. «Bizkaiko Dantzak = Danzas de Bizkaia» www.katalogoak.euskadi.eus (kontsulta data: 2022-01-30).
  8. «j.l. de etxebarria y goiri -bizkai'ko dantzak / - Comprar Libros de Biografías en todocoleccion - 16391570» www.todocoleccion.net (kontsulta data: 2022-01-30).
  9. Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1984). Bizkai'ko dantzak danzas de Vizcaya. Caja de Ahorros Vizcai��na PMC 434432027. (kontsulta data: 2022-01-30).
  10. «Zuzendari ohiak» Coro Garaizarko Matsorriak (kontsulta data: 2022-01-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]