Edukira joan

Bandoneon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bandoneon
Deskribapena
Motakontzertina eta set of free reeds (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena412.132
Honen izena daramaHeinrich Band (en) Itzuli
Jotzaileabandoneonist (en) Itzuli

Bandoneona[1] haize instrumentua da, eskusoinuaren antzekoa. Kontzertinaren familiakoa da, Alemanian sortua baina Argentinan tangoak jotzeko erabiliz popularizatu zena.

Hedapen gografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinako tangoak jotzeko erabiltzen da batez ere, eta bertako musika tresna garrantzizkoena da.[2] Tango jotzaileek fueye ("hauspoa") esaten diote, "y"-a ixa-ren hotsarekin ahoskatuz.

Balkanetako herri musikan ere erabiltzen da.[3]

Eskuineko eskurako, hogeita zortzi tekla ditu, eta ezkerreko eskurako, hogeita hiru. Hauspoaren heldulekuak karratuak dira, botoidunak, eta diatonikoa zein kromatikoa izan daiteke.[4]

Esku biekin heltzen zaio bandoneonari eta hauspoa zabaldu eta itxi egiten da haizearen fluxua eragiteko. Ezker eskuaren botoiek nota baxuak jotzen dituzte eta eskuin eskuaren botoiek nota altuak.

Heinrich Band alemaniarra.

Carl Friedrich Uhlig eta Carl Zimmermann alemaniarrek diseinatu zuten eta Heinrich Band saltzaileak komertzializatu zuen 1850ean. Hark bere izena eman zion eta Bandonion bihurtu zen.[5]

1900 aldera Buenos Airesera iritsitako marinel eta inmigranteek eraman zuten eta handik Argentinako beste probintzia batzutara hedatuz joan zen. Rio de la Plata itsasadarra ere zeharkatu zuen eta Uruguain "milongak" eta "bals kriolloak" jotzeko ere erabili zen. 1910. urterako Alemanian ekoizten ziren bandoneon guztiak Argentinara eta Uruguaira esportatzen ziren, 1930an esate baterako Argentinara 25.000 bandoneon bidali ziren itsasontziz. Alemaniarako kontzertinak egiten zituzten espresa horiek.

Argentinan espainierazko hizkera emanez bandoneón izatera pasa zen.[6]

1928an konposaturiko tango batek "haur adoptatu" gisa tratatzen du bandoneona:

Acordeón arrabalero,
viejo fueye desinflado,
te encontré como a un pebete,
que la madre abandonó.

Bandoneona deagertzen ari den musika tresna da. Alemanian bandoneonak egiten zituzten lantegiak XX. mendearen bigarren erdialdean itxi ziren eta musika tresnek 200 urte ere iraun dezaketen arren[6] erabilerarekin gehienak egoera kaskarrean daude.

2014an Lanúseko Unibertsitate Nazionalak bandoneoi merke bat garatzeko proiektua abiatu zuen, prezioa herenera jaisteko asmoarekin.[7]

Musikari ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Robson, A. R. D.. (1976). «The Bandoneon» The Musical Times 117 (1597): 228–228.  doi:10.2307/960655. ISSN 0027-4666. (kontsulta data: 2026-01-31).
  4. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
  5. «Heinrich Band: Namesake, But Not Inventor of the Bandoneon by Ulrich Schmülling and Research by Norbert Seidel about Invention of Bandoneon in German» www.diatonic-news.com (kontsulta data: 2026-01-31).
  6. a b «Todotango.com - Tango Argentino: Letras, Partituras, MP3, Musica y CD's - El bandoneón» www.todotango.com (kontsulta data: 2026-01-31).
  7. (Ingelesez) «The musical key to keeping Argentina dancing the tango» BBC News 2014-11-06 (kontsulta data: 2026-01-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]