Edukira joan

Bangers and mash

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bangers and mash
OsagaiakPatata-purea
Historia
JatorriaErresuma Batua

Bangers and mash (edo sausages and mash) Erresuma Batuko ohiko hitza da, patata purearekin (mash) zerbitzatutako saltxitxak (bangers) izendatzeko. Saltxitxak txerriki zaporekoak, sagarra, tomatea, txahalkia eta abarrekin izan daitezke. Platera barazkiekin batera zerbitzatu ohi da, ilarrak eta tipula-gravya, esaterako.

Bangers and mash terminoaren jatorria Bigarren Mundu Gerran dagoela esan izan da, saltxitxak hain kalitate baxukoak zirenean, non kozinatzen zituztenean partzialki lehertzen ziren, baina gutxienez 1919tik erabili izan da.

Jellied eels eta pie and mash-ekin batera, plater horrek esanahi ikonikoa du Londresko langile klasekoen artean.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]