Edukira joan

Bank holiday

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bank holiday (euskaraz literalki "Banku jaieguna") Erresuma Batuan eta Irlandako Errepublikan usadioz bankuetako langileek gozatu ohi zituzten jaiegunek duten izena da. Gaur egun, herrialde hauetan jaiegun hauek beste jarduera, sektore eta lanbideetara ere jaiegun nazional gisa igaro direnez, gutxieneko edo oinarrizko zerbitzu batzuk bakarrik lan egin ohi dute, esate baterako, polizia, anbulantziak, osasun etxeak, suhiltzaileak, etab.

Estatu Batuetan izendapen hau Agintaritza edo AEBko Kongresuak aginduz bankuak itxirik dauden egunei loturik dago, eta ez du Britainiar Uharteetako jaiegunekin inolako lotura zuzenik.

1834. urterarte Ingalaterrako Bankuak bere langileei urte osoz jaiegun eta ospakizun erlijiotsuen artean denera hogeitamairu jaiegun eman ohi zizkien, baina 1834ean jaiegun kopuru hori lauera bakarrik murriztu zen: maiatzaren 1a, azaroaren 1a, Eguberri eguna eta Ostiral Santua.

1871ean, cricket zaletu amorratua zen Sir John Lubbock bankulariak bere bankuko langileek kirol honetan parte hartu edota partiduak ikusteko aukera ezinbestekoa zelako uste irmoa zuen, ondorioz, aurreko agintaldian Ingalaterran usadioz balizkoak ziren jaiegunak ontzat eman et bersartu zituen. Eskozian aldiz, euren ohiturei jarraiki eskoziar data esanguratsuak jaiegun bilakatu zituzten.

1903an Irlandan San Patrizio Eguna gehitu zen, eta 2007an, Eskozian, San Andres Eguna.

Gaur egungo Erresuma Batuko eta Irlandako Errepublikako bank holiday edo jaiegunak
DataIzenaIngalaterra eta GalesEskoziaIpar IrlandaIrlandako Errepublika
Urtarrilaren 1aUrteberri EgunaXXXX
Urtarrilaren 2aUrtarrilareen BigarrenaX
Martxoaren 17aSan Patrizio EgunaXX
Berpizkunde Igande aurreko ostiralaOstiral SantuaXXX
Pazkoaren ondorengo astelehenaPazko 'Bank Holiday edo JaiegunaXXX
Maiatzeko lehen astelehenaBank Holiday de Mayo, Early May Bank Holiday en Escocia o Día del trabajo en IrlandaXXXX
Maiatzeko azken astelehenaUdaberriko Bank Holiday edo Jaieguna (Solstizioa)XXX
Ekaineko lehenbiziko astelehenaEkaineko Bank Holiday edo JaiegunaX
Uztailaren 12aBoyneko gudua - Orange Ordenaren EgunaX
Abuztuko lehenbiiko astelehenaUdako Bank Holiday edo JaiegunaXX
Abuztuko azken astelehenaoUdako Bank Holiday edo JaiegunaXX
Urriko azken ostiralaUrriko Bank Holiday edo Jaieguna eta Hallowe'en Holiday edota Halloween JaiegunaX
Azaroaren 30a edo bere ondorengo astelehenaSan Andres EgunaX
Abenduaren 25aEguberri EgunaXXXX
Abenduaren 26a edo abenduaren 27aBoxing Day / Doneztebe EgunaXXXX

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]