Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa
Datuak
Izen ofiziala
FROB, Autoridad de Resolución Ejecutiva
Izen laburra FROB
Mota erakundea eta Q101437764 Itzuli
Herrialdea Espainia
Agintea
Lehendakaria Jaime Ponce (en) Itzuli
Egoitza Madril
Jabea Ministry of Economy (Spain) (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera 2009

Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa (gaztelaniaz: Fondo de Reestructuración Ordenada Bancaria edo FROB), Espainiako banku sistema berregituratu eta arazoak zituzten aurrezki kutxa eta bankuei laguntza emateko 2009an Espainiako gobernuak sortutako erakunde publikoa. Erakundeak gobernuaren aurrekontuetatik eta banku sistemako gordailuen babeserako funtsetik hartutako diruaz lagundu zituen hainbat aurrezki kutxa 2010ean, Espainiako bankuak bultzatutako fusioen bitartez.

Aurrezki kutxei emandako laguntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean emandako laguntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean berregituraketa funtsak honako diru-laguntzak eman zituen[1]:

  • Banco Financiero y de Ahorros: (Bancaixa, Caixa Laietana, Caja Madrid, la Caja de Canarias, Caja de Ávila, Caja Segovia eta Caja Rioja). 4.465 milioi euro
  • CatalunyaCaixa: (Caixa Catalunya, Caixa Manresa eta Caixa Tarragona). 1.250 milioi euro
  • Novacaixagalicia: (Caixa Galicia eta Caixanova). 1.162 milioi euro
  • Banco Mare Nostrum: (Caja Granada, Caja Murcia, Caixa Penedès eta Sa Nostra). 915 milioi euro
  • BBK Bank Cajasur: (Cajasur). 392 milioi euro
  • Caja España-Duero: (Caja España eta Caja Duero). 525 milioi euro
  • Unnim: (Caixa Sabadell, Caixa Terrassa eta Caixa Manlleu). 380 milioi euro

2011n emandako laguntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 30ean, FROBek gehiegizko soldatak ikusi zituen Caja Madrideko zuzendaritzan. Goi-kargudun ohiek kutxari 14,8 milioi euroko 'zuloa' egin ziotela adierazi zuen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.