Banteay Srei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Banteay Srei
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Angkor
Banteay Srei full2.jpg
Kokapena
Herrialdea Kanbodia
Province of CambodiaSiem Reap Province
HiriaSiem Reap
Koordenatuak 13° 35′ 56″ N, 103° 57′ 46″ E / 13.59888275°N,103.96285057°E / 13.59888275; 103.96285057Koordenatuak: 13° 35′ 56″ N, 103° 57′ 46″ E / 13.59888275°N,103.96285057°E / 13.59888275; 103.96285057
Historia eta erabilera
Erlijioa hinduismoa
Arkitektura
Arkitektoa Rajendravarman II Itzuli
Azalera 2.000 hektarea
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 668-003
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Banteay Srei edo Banteay Srey (khmereraz: ប្រាសាទបន្ទាយស្រី) Kanputxean dagoen X. mendeko tenplu bat da, Shiva jainko hinduari eskainitakoa. Angkor gunean dago, Phnom Dei muinotik gertu, antzina, Erdi Aroko hiriburu izan ziren Yasodharapura eta Angkor Thomenak izan ziren tenplu multzo nagusitik 25 kilometro ipar-ekialdera. Banteay Srei, nagusiki, hareharri gorriz eraikia dago, berez, harresietan taila landu eta apaingarriak ahalbidetzen duten baliabidea, oraindik ikus daitezkeen tailak. Eraikinak, berez, eskalan eginiko miniaturak dira, oso ez ohikoa, Angkorreko eraikinen estandarrarekin alderatuz gero. Faktore hauek, tenplua, oso ezagun bihurtu dute turisten artean, eta luze-zabal osoan bitxi preziatu edo khmer artearen bitxia bezala laudatua izatera eraman du.

Tenplu hau, multzoko guztietatik, emakumeek eraiki zuten bakarra da, X. mendearen amaieran, eta, berari buruz, ziur aski, guztietatik ederrena dela diote. Eraikitzeko, hareharri gorrixka bat aukeratu zen, eta gainontzekoak baino tenplu txikiagoa den, inongo zalantzarik gabe, ezinbestean bisitatu beharrekoa da Angkorrera iritsitakoan. Bere erliebe eta eskulturak, xehetasun ñimiñoeneraino landuak daude, eta, bere harresien artean, bikain kontserbatutako hiru dimentsiotako irudiak ikus daitezke.

Shivari eskainitako tenplu hindu hau, khmer arte klasikoaren maisulan gailena bezala hartzen da, eta zenbait barrutiz osatua dago, non, euren aurrealdeetan, elezahar sakratuen atalak irudikatzen dituzten erliebe narratiboak aurki daitezkeen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Banteay Srei Aldatu lotura Wikidatan