Edukira joan

Baorangia emileorum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baorangia emileorum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBaorangia
Espeziea Baorangia emileorum
BasionimoaBoletus emileorum

Baorangia emileorum Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jangarria. Boletus pseudoregius ere deitzen zaio, Boletus regius delakoaren antzekotasunagatik.

Sinonimoak: Boletus speciosus, Suillus speciosus, Ceriomyces speciosus, Boletus aemilii, Xerocomus emileorum.

Kapela: 5 eta 14 cm-ko arteko diametrokoa, lehenik hemisferikoa, gero ganbila eta amaieran laua. Gorri-arre edo gorri-odol kolorekoa eta apur bat belusatua. Azala bereizgarria, opakua, mehea, lehorra eta nahiko irmoa.

Tutuak: Horiak, urdindu egiten dira ebakitzean, itsatsita edo ia libreak.

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.

Poroak: Hori-bizi kolorekoak, txikiak eta biribilduak.

Hanka: Horia goi aldean eta kolore gorrizta gainerakoan. Gogorra, sendoa, trinkoa eta distiratsua.

Haragia: Horixka, kapelan eta oinaren zati batean apur bat urdindu egiten da ebakitzean, gainerako oinean kolore gorrixka hartzen du. Usain eta zapore atseginekoak.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Speciosus epitetoa berriz latinetik dator: ederra, ikusgarria. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona, oina izan ezik, zerbait larrukara baita.[3]

Nahasmen arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus regius-arekin, baina honen haragia ez da urdintzen eta kapelaren azala distiratsuagoa da. Honen oina horia da, Boletus speciosus delakoak eraztun gorrixka duen bitartean.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda eta udazkenean, hostozabalen basoetako belarretan, kare-lurretan. Ez da ateratzen garaiera handiegian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeak, Austria‎, Eslovenia‎, Espainia‎, Frantzia, Italia‎‎, Alemania‎, Serbia, Grezia‎, Pirinioak.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 48 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 491 or. ISBN 84-282-0540-6x(T.2). 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 36 or. ISBN 282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 166 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  6. Baorangia emileorum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]