Bar eta Bat Mitzvah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oscar Rex 'Bar Mitzvah sinagoga batean'

Bar Mitzvah (hebreeraz: בַּר מִצְוָה‎) mutiko judu nerabeak, 13 urteak betetzean, lortzen duten adin-nagusitasuna erlijiosoa da. Hedaduraz, iragatze erritua ospatzeko egiten duten ospakizunari ere Bar Mitzvah diote. Neskatoek Bat Mitzvah (hebreeraz: בַּת מִצְוָה‎) dute baliokidea baina hauek 12 urte betetzean ospatzen dute.[1] Normalean familiako ospakizuna agiten dute. Ospakizun hauek nahiko modernoak dira: mutikoentzat XIV. mendean hasi ziren eta neskatoentzat XX.enean.[2].

Bar (בַּר) Babiloniako aramerazko hitza da, "seme" (בֵּן) esan nahi duena. Bat (בַּת), aldiz, hebreerazko hitza da, "alaba" esan nahi duena. Mitzvah (מִצְוָה; pl: mitzvot) hitzak "agindu" edo "lege" esan nahi du. Beraz, bar mitzvah eta bat mitzvah hitzez hitz "aginduaren semea" eta "aginduaren alaba" esan nahi dute hurrenez hurren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Vinick, Barbara; Reinharz, Shulamit (2011), Today I Am a Woman: Stories of Bat Mitzvah around the World, Bloomington, Indiana: Indiana University Press, ISBN 978-0253356932 .
  2. Jewish Practices & Rituals:Bar/Bat Mitzvah & Confirmation


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.