Baranduin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Baranduin, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den ibai baten izena da. Eraztunen Jaunaren euskarazko bertsioan, hobbitek Brandiarno deitua (Brandywine ingelesezko jatorrizko bertsioan), Eriadorreko hiru ibai handietako bat zen. Bere iturburua, Nenuial aintziran zegoen, lehenagoko garai batzuetan, Arnor erresumaren sorgunea izan zena, eta hegomendebalderanzko norantzan zihoan, Eskualdea eta Oihan Zaharraren artean, itsasora, Ered Luin mendien hegoaldeko muturrean iritsiz, Minhiriath eta Harlindon eskualdeak banatuz. Bere ibilbide luzean, ibaiadar ugariren urak jasotzen zituen, garrantzitsuenak eta ezagunenak, Eskualdea zeharkatzen zutenak zirelarik: Withywindle, Zepeda Errekaztoa eta Eskualdeko Ibaia.

Muga egiten zuen ibaia izateak, hobbitei, Eskualdea ondo babestua egotea ahalbidetzen zien, ibaia zeharkatzeko toki gutxi baitzeuden: Sarneko ibia, Eskualdearen hegoaldean, Nazgûlen Jaunak zeharkatu zuena, Arbotanteen Zubia, Dunedainek Arnor erresumaren garai oparoan Ekialdeko Laurdenean eraikitakoa, nondik Ekialdeko Bide Handia igarotzen zen, eta Baltsadera izeneko herriko baltsa, Marjala lurraldean, lau hobbitei, Nazgûlen jazarpenetik ihes egitea ahalbidetu ziena.

Izenaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaia, elfoeraz, Baranduin deitzen zen, "ibai luze marroi-urrexka" esan nahi duena. Baran sindarinezko hitzarekin osatua, "marroi" edo "marroi horixka" esan nahi duena, BARAN errotik, eta duin hitzarekin, "ibaia" esan nahi duena (oso luzea den ibai bati erreferentzia egiten dio), DUI errotik, bere uren koloreagatik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]