Baranya (konderria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Baranya
 Hungaria
Orrfue panorama.jpg
FLAG-Baranya-megye.svg BlasonHU-baranya.svg
Administrazioa
Estatua  Hungaria
ISO 3166-2 HU-BA
Hiriburua Pécs
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 46° 05′ 00″ N, 18° 14′ 00″ E / 46.08333333°N,18.23333333°E / 46.08333333; 18.23333333Koordenatuak: 46° 05′ 00″ N, 18° 14′ 00″ E / 46.08333333°N,18.23333333°E / 46.08333333; 18.23333333
HU county Baranya.svg
Azalera 4,429.59 km²
Mugakideak Somogy, Tolna eta Bács-Kiskun
Demografia
Biztanleria 391.455 bizt. (2011[1])
Dentsitatea 88,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Hegoaldeko Transdanubia
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
http://baranya.hu/

Baranya (NAF[ˈbɒrɒɲɒ]; kroazieraz: Baranja, alemanez: Branau) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. 4.429 km²ko azalera du, eta 2011n 391.455 biztanle zituen[1]. Hiriburua Pécs da.

Herrialdearen hegoaldean dago, Hegoaldeko Transdanubia eskualdean, Kroaziako mugaren ondoan. Drava ibaiak mugatzen du hegoaldean eta Danubiok ekialdean. Kroaziaz gain, Hungariako Somogy, Tolna eta Bács-Kiskun konderriak ere mugakide ditu[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baranya Hungariako hegoaldean dago, Kroaziako mugaren ondoan. Ekialdea, hegoaldea eta Pécseko eskualdea lauak dira, Panoniako ordokiaren zati. Iparraldean muinoak eta baso zabalak daude. Ez da gailur garairik; punturik gorena Zengő mendia da (682 m)[2]. Drava eta Danubio dira ibairik garrantzitsuenak. Itsaso Adriatikoaren hurbiltasunak klima leuntzen badu ere, Mecsek mendigunearen ekialdean neguak oso hotzak izaten dira.

Harrikatz hobi handiak daude: herrialdeko erreserben %98. Ur termal ugari dago.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko uztailaren 15eko erreformaren ondoan, konderria 10 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Dentsitatea (bizt/km²) Udalak (település)
Bóly Bóly 220,03 11.879 54 16
Hegyhát Sásd 360,72 12.662 35 25
Komló Komló 292,48 35.084 120 20
Mohács Mohács 600,98 34.901 58 26
Pécs Pécs 623,07 180.138 289 40
Pécsvárad Pécsvárad 246,44 11.787 48 17
Sellye Sellye 493,69 14.383 29 38
Siklós Siklós 652,99 36.106 55 53
Szentlőrinc Szentlőrinc 282,43 15.044 53 21
Szigetvár Szigetvár 656,76 25.158 38 45

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritartasuna[3] 2011 2001
Hungariarrak 315.713 359.781
Germaniarrak 22.150 14.204
Ijitoak 16.995 8.545
Kroaziarrak 6.343 4.599
Besteak 3.600 2.256
Erantzunik ez 58.050 29.737
Biztanleria[4] 386.441 407.448

Hiri eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderri eskumenak dituzten hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pécs (hiriburua) (145.985 biztanle 2015ean[5] )

Hiriak eta herri handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]